Krionika (grezieraz, κρύος kryos 'hotz') gorpuak tenperatura oso hotzetan mantentzea da medikuntza modernoan.

Historia aldatu

1960ko hamarkadaren erdialdean, gorpuak kriogenizatzeko alferrikako hainbat saiakera egin zituen Alcor fundazioak. Azkenik, 1967ko urtarrilaren 12an, James Bedford izeneko Los Angelesko psikologia irakaslea minbiziak jota hil zen 73 urte zituela, eta haren gorpua kriogenizatuta kontserbatzea lortu zuten lehenengoz[1].

Agente kriobabesleak eta dimetilsulfoxido izeneko substantzia injektatu zizkioten Bedfordi. Egun, Alcorrek Arizonako basamortuan duen egoitzan dago haren hilotza, kontserbazio kapsula batean sartuta, orduz geroztik izoztutako beste 147 gorpuekin batera. Eta, usteak uste, Walt Disneyren gorpua ez dago 148 horien artean[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b Irazustabarrena, Nagore. (2017-07-02). «Kriogeniak mende erdi bete du» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak aldatu