Krementxuk (ukraineraz: Кременчук, translit. Kremenchuk) Ukrainako erdialdeko hiria eta ibai-portua da. Dnieper ibaiaren ertzean dago eta Poltava oblasteko bigarren hiririk handiena da. 2005ean 231.202 biztanle zituen[1].

Krementxuk
Кременчук
Кременчуг
Ukrainako eskualde garrantziko hiria
Hiriaren ikuspegia Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Poltavako oblasta
AlkateaVitalii Maletskyi (en) Itzuli
Jatorrizko izenaКременчук
Кременчуг
Posta kodea39600–39689
Geografia
Koordenatuak49°03′47″N 33°24′14″E / 49.0631°N 33.4039°E / 49.0631; 33.4039
Map
Azalera92 km²
Altuera80
MugakideakKremenchuk Raion (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria215.271 (2022ko urtarrilaren 1a)
−2.439 (2021)
Dentsitatea2.448 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1571
Telefono aurrizkia0536(6)
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakProvidence, Snina, Michalovce, Bitola, Wenzhou, Bydgoszcz, Berdiansk, Bila Tserkva (en) Itzuli, Kolomyia (en) Itzuli, Barysau, Svishtov (en) Itzuli, Jiayuguan, Alytus eta Sidoarjo (en) Itzuli
http://www.kremen.gov.ua/

Eskualdean burdin hobi garrantzitsuak daude. Krementxuk Ukrainako industria hiri nagusietako bat da. Arlo garrantzitsuenak burdingintza, mekanika (KrAZ ibilgailu fabrika) eta janari-industria dira. "Ukrtatnaftak" petrolio-findegia bat dauka.

Historia aldatu

1571. urtean eraiki zuten bertako gotorlekua. Kurukoveko hitzarmenaren ondorioz (1625) kosakoek honen kontrola hartu zuten. Dnieperren tarte nabigagarrian zegoenez, XVII. mendean merkataritzarako berebiziko garrantzia hartu zuen. XVIII. mendean Errusiar Inperioaren eragina gero eta handiagoa izan zen, eta 1765ean Errusia Berria guberniara anexionatu zuen. Urte horretan hiri estatusa jaso zuen. 1765 eta 1783 artean Errusia Berriko hiriburua izan zen[2].

Bigarren Mundu Gerran Alemaniako armadak 1941eko irailaren 8tik 1943ko irailaren 29ra okupatu zuen Krementxuk. Hiria ia erabat suntsiturik gelditu zen[2]. 2022ko ekainaren 27an, Ukrainako gerran, Errusiak misil batez eraso egin zion bertako saltoki handi bati, gutxienez 18 hildako eta 59 zauritu eraginez[3].

Erreferentziak aldatu

  1. Kremenchuk World-gazetteer.com
  2. a b Kremenchug city, Ukraine Ukrainetrek.com
  3. (Ingelesez) «G7, UN condemn ‘deplorable’ Russian attack on Ukraine mall» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-28).

Kanpo estekak aldatu