Krabarroka gorri

Eskorpenidoen familiako arrain osteiktiea, kolore gorriko gorputz sendoa eta arantzez korazatutako buru handia duena. Ahoa oso zabala da eta bizkar-hegatsak arantza pozoitsuak ditu.

Krabarroka gorria edo haitz kabra[2] (Scorpaena scrofa) scorpaenidae familiako arraina da. Itsas kabra gorria ere esaten zaio. Gorri kolorekoa eta hezurrez beteta, arraroa da 1,5-2 kg baino gehiago izatea, nahiz eta 3 kilokoak badauden. Normalean 10 eta 500 m arteko sakoneran bizi da.

Krabarroka gorri
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaScorpaeniformes
FamiliaScorpaenidae
GeneroaScorpaena
Espeziea Scorpaena scrofa

Izena aldatu

Gastronomian aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Krabarroka budin»

Oso arrain zuri estimatua da sukaldaritzan. Euskal Herrian, eta hedaduraz Kantauri ertzeko eskualdeetan ezaguna da krabarroka budina. Katalunian patatekin suquet de peix prestatzen dute eta Frantzia hegoaldean antzekoa den bouillabaisse arrain-zopa.

Banaketa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Bailly, Nicolas. (2011). Scorpaena scrofa Linnaeus, 1758. World Register of Marine Species.
  2. «haitz kabra» arrainak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  3. www.maestropescador.com
  4. Miniconi R., Molinier R., Nouhen D., Pimort M.-J. (1980) Pesci di Corsica è di u Mediterraniu
  5. Trainito, Egidio, "Atlante di flora e fauna del Mediterraneo", Milan: Il Castello, 2005. ISBN 88-8039-395-2

Kanpo estekak aldatu

Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Scorpaena_scrofa