Kotov sindromea, xakean, Alexander Kotovek Think Like a Grandmaster (1971) liburuan lehenengo aldiz deskribatu zuen fenomenoa da. Fenomeno hau jokalari batek egoera zail batean denbora gehiegi pentsatzen duenean eta konponbide argirik aurkitzen ez duenean ematen da. Orduan, jokalaria denbora gutxi falta zaiola ohartzen da eta mugimendu bat egiten du, orokorrean, jokalariak aztertu ez duen mugimendu oker bat eta horrek partida galtzea ekartzen duena. Fenomenoa deskribatu ondoren, hainbat jokalarik onartu zuten prozesu hau oso ohikoa zela.

Rise Against punk rock talde estatubatuarraren abesti batek "Kotov Syndrome" izenburua darama, "Appeal to Reason" diskoan (2008ko urria).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.