Kortisona

Guruin suprarrenalen kortexak jariatutako hormona esteroidea. Hanturaren kontrako propietate nabarmenak ditu.

Kortisona giltzurrungaineko guruinaren azalak jariatzen duen hormona esteroidea da, glukokortikoideetako familiakoa. Egitura kimikoa eta jarduerari dagokionez antz handia du kortisolarekin, baina honen aldean kontzentrazio txikiagoan dago odolean.

Kortisona
Formula kimikoaC21H28O5
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
C[C@]12CCC(=O)C=C1CC[C@@H]3[C@@H]2C(=O)C[C@]4([C@H]3CC[C@@]4(C(=O)CO)O)C
MolView3D eredua
Konposizioakarbono
Motapregnane steroid (en) Itzuli eta Esteroide
Ezaugarriak
Fusio-puntua225,5 °C
Masa molekularra360,193674 Da
Erabilera
Rola5-lipoxygenase inhibitor (en) Itzuli, selective glucocorticoid receptor agonist (en) Itzuli, antiinflamatorio eta primary metabolite (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyMFYSYFVPBJMHGN-ZPOLXVRWSA-N
CAS zenbakia53-06-5
ChemSpider193441
PubChem222786
Reaxys1356062
Gmelin16962
ChEMBLCHEMBL1499
EC zenbakia200-162-4
ECHA100.000.149
MeSHD003348
RxNorm2878
Human Metabolome DatabaseHMDB0002802
UNIIV27W9254FZ
NDF-RTN0000146287
KEGGD07749

Kolesteroletik abiatuta sintetizatzen da, eta -bestalde- aldosterona hormonaren molekula aitzindaria da.

Kortisolaren antzera, kortisonak prozesu katabolikoak areagotzen ditu. Glukosaren odol-maila igotzen du, eta baita gantz azidoen odoleko kontzentrazioa ere.

Erabilera terapeutikoa aldatu

Botika moduan kortisona oso erabilia da zenbait gaixotasun tratatzeko. Alboko-ondorio kaltegarriak dituenez, baina, tratamendua mediku baten gainbegiratzepean eraman behar da beti.

Hanturaren aurkako efektu nabarmena duenez, hanturazko prozesuen tratamenduan erabiltzen da.

Immunitate-sistemaren jarduera gutxitzen duenez, gaixotasun autoimmuneen tratamenduan ere ezartzen da (artritis, lupus, Crohn gaitza...) eta baita alergia kasuetan ere.

Alboko-ondorioen artean aipagarrienak hauek dira: hipergluzemia, osteoporosia, gastritisa, hipertentsioa, amenorrea, orbaintze mantsoagoak eta portaera-aldaketak.

Kortisona baino farmakologian gehien erabiltzen direnak kortikosteroide sintetikoak dira, hots, kortisonaren deribatuak: prednisona, budesonida, dexametasona eta metilprednisolona, besteak beste.

Kanpo estekak aldatu