Korporazio – sozietate korporatiboa ere deritzo –[1] Legearen arabera, sozietate bakar gisa jarduteko baimena duten pertsonen elkartea da, erakundea osatzen duten gizabanakoez bestelako eskubideak eta betebeharrak dituena. Adibide bezala, Udal bat, unibertsitate bat, eliza bat, enpresa bat, gremio bat, sindikatu bat eta beste edozein motatako pertsona kolektibo bat izan daiteke korporazio bat. Euskaltzaindiak [2]hurrengo eran definitzen du “Pertsona edo talde juridikoa, estatuko administraziotik bereizia eta helburu publikoak dituena.”

Historia aldatu

[3]Korporazio hitzak latinezko corpus hitzean du oinarria, hau da, gorputz hitzean. 527-565 urte bitartean, erromatar eskubideak universitas, collegium eta corpus izeneko erakundeak aitortu zituen  eta Estatua, udalerriak, erakunde pribatuak, merkataritza gremioak etb. barneratzen zituen.

Korporazio modernoaren lehen urratsak aldatu

Aurrekari bezala hartzen da erromatar garaia, izan ere, bertan idatzi eta kaleratu zirelako instituzio eta koperazioei buruzko lehen arauak. Honi esker, Erdi Aroko mediterranear munduan kontzeptu legal kristau eta islamiarrak sortu ziren hiriburuak erakartzeko distantzia luzeko itsas-trukeetan eta bankuen eraketan. Txinako Ming eta Qing hirietan ere praktika kolektiboak egin arren, eliza kristauri esker kontzeptua Europan garatu zen zenbait ezaugarri bereziekin.

Korporazioak Estatuari buruzko ideia berriak sortzea bultzatu zuen heinean, korporazioak fikziozko pertsona izateak botere politikoaren jatorriari buruzko irekitasun kontzeptuala eman zuen. Aro Modernoan boterearen forma anitzak imajinatu zituzten teoria absolutistekin kontrastatuz.

Korporazioak Erdi Aroan eta Europako modernitatean egindako ikerketak ulertzeko, beharrezkoa da jakitea korporazioaren lege egitura eta merkataritza negozioetarako ere erabiltzen zituztela. Udalak eratzea, hiri korporazioak, gizarte eta errepublika forma gisa, pribilegioak eskaini zizkieten kideei.

Ondorioz, korporazioa instituzio politiko eta legezko izan baitzen hasieran, ikasle, merkatari edo monarkietako subjektuen taldeei jabetza, eskubide eta pribilegio erreklamazioak ezartzeko aukera ematen ziena, hurrengo belaunaldietan horiek irauteko helburuarekin. XV. mendearen amaieran, korporazioen praktika legetik kanpo eman zen.

Korporazio komertziala aldatu

Erdi Aroan Mediterraneoan garatutakoa Europako iparralderantz mugitu zen. Hasiera batean hiri eta eliza korporazioetan antolatzen baziren ere, XV. eta XVI. mende bitartean, izaera erlijiosoa alde batera utzi eta komertzialagoa bilakatu zen. Horren ondorioz, korporazio antolakuntza barneratu zuten parte hartzaileen helburuak burutzeko ikuspuntu protekzionista eta abantailak eskainiz.

Akzioen araberako gizartea hainbat jokabide korporatibotan oinarritzen da, hala nola akzioak inbertitzaileei salduz kapitalizazio handia sortzeko; banakako kideez bestelako lege-nortasun berezi bat eraikitzean eta korporazioaren osotasun gisa nortasun instituzional eta esklusiboa praktika sozial eta erritualen garapenean. Akzioen araberako sozietateen eta araututako konpainien eta elkarteen arteko funtsezko aldea zen merkataritza-jardueretan zuzenean inplikatuta ez zeuden sektoreen inbertsioak erakarri zituela, hala nola nobleziarenak eta goi-burgesiarenak. Era berean, administrazio-egitura bat eraiki zen, korporazioaren jarduerak eta portaerak zuzentzeko ardura izango zuena. Hauek egitura politikoarekin lotuta zeuden eta beraien kapitalizazio, flexibiliatea eta balio esanguratsuaren ondorioz zabaldu egin zen, batez ere, Europan kolonizazio eta itsas-komertzioa zela eta.

Korporazioa garai liberalean aldatu

Adam Smith-ek kritika zorrotzak egin zizkion korporazioari bere ustetan ez-eraginor eta gaizki administratuta zeudelako, nahiz eta iraun eskubide monopolitikoen babesa izanik medio. Estatu Batuen Independentzia Gerrarekin korporazioenganako kritikak areagotu ziren, batez ere, estatubatuarren lehen bankuaren sorkuntzarekin. Estatubatuarrek eta ingelesek korporazio praktika ezberdinak burutu zituzten 1830. urtean baina hauek korporazioen ustelekeria politiko eta ekonomia aurkezten zuten. Ondorioz, korporazioen egitura erabat aldatu zen enpresen artean. Dena den, XIX. mendean korporazioa, batez ere, pribatu izatera bilakatu zen, eta bai Estatu Batuetan, bai Europan egoera politiko eta ekonomikoak ahalbidetu zuen konstituzio eta gobernutza mailan aldaketa eraginkorrak egitea, hala nola, korporazio komertziala erabat berantolatuz udal eta elizen formatik haratago.

Erresuma Batuan, sozietateak kapitalizazio eta gobernantza handiko ekintzen bidez liberalizatu ondoren, udal-korporazioen eta beste kidego publiko batzuen erreforma prozesua gertatu zen. XIX. mendeko lehen bi hamarkadetan, finantza-merkatuan espekulazio aukerak zituzten konpainiak sortu ziren. Era berean, mugimendu esanguratsua egin zen erakunde korporatiboa eta merkatu multinazionala nazioartekotzeko bidean eta beraz, ekintza juridiko-politiko batzuen bidez, korporazioak toki garrantzitsua lortu zuen Europan.

Korporazio modernoa aldatu

Korporazioen berregiruraketa XIX. medean gertatutako aldaketa legal eta juridikoetan oinarritzen da. XX. mendeko korporazio pribatuen garapen ekonomikoa eztabaida politiko eta legalez inguratuta egon zen: korporazioaren eta Estatuaren arteko harremanez eta gobernutik antolaketa korporatiboa arautzeko aukerez.

XX. mendean zehar, estatubatuar legelari berriak aurkezten hasi ziren lege eta ikuspegi politiko berriak ezarriz, zeintzuek egitura korporatiboaren erabateko eragina izan zuten korporazioaren historia nabarmentzea izanik helburua, politikan eta gizartean izan zuen papera irudikatzeko.

20. eta 30. hamarkadetan, korporazioak eragin handia izan zuen abokatu estatubatuarren errealismo juridikoaren eztabaidetan. Bitartean, Erresuma Batuan, eskola pluralista sortu zen, konpainia multinazional handien ondorioengatik eta botere korporatiboaren hedapenagatik. 1929. urteko krisiaren ondorioz, historialariek kritikoagoak bilakatu ziren. Kontzeptu honen garrantzia dela eta,  XX.mende bukaeran, korporazioa zabaldu egin zen beste esparru batzuetara.

Korporazioak enpresa gisa ulertuz aldatu

[4]Aurretik aipatu bezala, gaur egun, gure hizkuntzan anglizismoak asko erabiltzen direnez —adibidez, “Corporation”—, oso ohikoa da “korporazio” terminoa erabiltzea lege-esparruaren arabera ezarritako merkataritza-erakundea izendatzeko.

Korporazio bat - edo gure herrialdean zuzenagoa izango litzatekeen moduan, konpainia bat - pertsona juridiko eta artifiziala da, bazkide akziodunekin edo gabe, eta pertsonek, enpresa-koalizioek, beste korporazio batzuek edo beste pertsona juridiko batzuek osa dezakete. Konpainiak entitate juridiko gisa ezartzen dira, beren kideetatik bereizita, eta bakoitzak bere pribilegioak eta erantzukizunak ditu.

Korporazio motak aldatu

Korporazio bat[5], eraketaren arabera sailkatu dezakegu, hau da, pertsona taldeak, beraien artean elkartzeko unean jarritako arauen arabera. Bestalde, korporazio moten arabera arautu beharreko araudiak ere adierazten dituzte. Izan ere, bakoitzak betebehar ezberdinak izango ditu estatuko legeen aurrean, talde barnean bezala. Hurrengo korporazo motak aurki ditzakegu:

 

C korporazioa aldatu

Akziodun kopuru mugagabea izan dezakeen merkataritza-erakundea da. Eta, beraz, aktiboak sortzeko, akzioak saltzeko ahalmena du.

S korporazioa aldatu

Akziodunek korporazioak dituen irabazi, galera eta kredituen gaineko deklarazioa egiteko xedapena duten korporazio motak dira. Erantzukizun pertsonal mugatua dago.

B korporazioa aldatu

Gizartean eragin positiboa izan nahi duten korporazioak dira. Horretarako, ziurtagiri bat eduki behar dute, komunitatearen aldeko jarduerak egingo dituztela ziurtatzeko. Merkatuan nahiko berria den korporazio mota bat da.

Korporazio itxia aldatu

Akziodun gutxi dituzten enpresa pribatuak edo familia enpresak dira. Ondorioz, akzioak ez daude merkatura librean.

Irabazi Asmorik Gabeko Korporazioa aldatu

Korporazio mota honek ez dira irabaziak lortzeko asmoz sortzen. Irabazi hauek, ez badira ongintzarako edo helburu politiko, erlijioso eta zientifikoetarako, besteak beste.  Modu honetako korporazioak sortzeko, arau finkoak esleitu behar dira, modu honetan, elkartearen benetako helburuak bermatuz.

Sailakapen honez gain, korporazioak beste hainbat ezugarriren arabera sailkatu daitezke, adibidez jarduten duten sektorearen arabera, hau da lehen, bigarren edo hirugarren sektorea.

Beste ezaugarri asko ere kontuan hartu daitezke, adibidez, tamaiana. Herrialde bakoitzak ezaugarri ezberdinak ditu korporazio txiki, ertain eta handiak ezberdintzeko. Hauek ezberdintzeko ezaugarri erabiliena, lanbide kopurua, lortutako mozkinak… dira.

Beste kontzeptu batzuk aldatu

[6]Korporazioa kontzeptua ez da enpresa sailean soilik erabiltzen, beste hainbat esparrutan ere erabili ohi da.  Adibidez, lanbide bereko pertsonak biltzen dituzten elkarteak izendatzeko erabili daiteke, adierazpen hau oso ohikoa da, eta kideen artean lotura estua dute. Elkarte-mota horrekiko edo kide jakin batekiko edozein ekintzaren aurrean, horiek bat egiten dute “ekintza korporatiboa” izenarekin ezagutzen den horretan, eta haien indarra batzen dute.

Horrez gain, Oxford hiztegiak, beste definizio bat eskaintzen du “ Hainbat lan eta zerbitzu modu independentean egiten dituzten enpresa eta elkarteen taldea, guztiek aberasteko asmoz”

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Westreicher, Guillermo. «Corporación» Economipedia (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  2. elkarmedia. «404» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  3. «The Corporation in History | LET» let.iiec.unam.mx (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  4. (Gaztelaniaz) «Corporación - ¿Qué es una corporación? | SumUp Facturas» SumUp - Una forma más inteligente de cobrar (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  5. Txantiloi:Es-CL Cazzi, Lorena. (2022-05-27). Conoce algunos tipos de corporaciones | 2022. (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).[Betiko hautsitako esteka]
  6. «El diccionario de español de Google - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).

Kanpo estekak aldatu