Koreako penintsula[1] edo Korea[1] (Hego Korean hangul: 한반도, hanja: 韓半島, Han Bando; Ipar Korean chosongul: 조선반도, hanja: 朝鮮半島, Chosŏn Pando) Ekialdeko Asiako penintsula da. 1.100 kilometro luze da, Asia kontinentaletik Ozeano Bareraino, eta 220.847 kilometro koadroko eremua dauka. Ipar Korea eta Hego Korea estatuak daude penintsulan, 38° paraleloak bereizirik.

Koreako penintsula
Datu orokorrak
Mendirik altuenaBaekdu mendia
Motapenintsula
Azalera85.270 mi²
Geografia
Map
Koordenatuak37°30′N 127°00′E / 37.5°N 127°E / 37.5; 127
Honen parte daKorea
Ur-gorputzaOzeano Barea
Ekialdeko Txinako itsasoa
Itsaso Horia

Txina dauka iparraldean, Errusia ipar-ekialdean, Japoniako itsasoa ekialdean, Ekialdeko Txinako itsasoa eta Koreako itsasartea hegoaldean, eta Itsaso Horia mendebaldean. Txinarekin 1.416 kilometroko muga du, eta 19 kilometrokoa Errusiarekin. Lurralde menditsua da, iparraldean eta ekialdean batez ere. Paektu da gailurrik garaiena (2.744 metro). Itsasertzak 8.460 kilometroko luzera du; oso malkartsua da.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

Kanpo estekak aldatu