Kontziliarismoa Erromatar Eliza Katolikoan, kontzilioak Aita Santuaren gaineko aginpidea duela edo Aita Santuaren aginpidea murritz dezakeela dioen dotrina da. Kontziliarismoa XII. eta XIII. mendeetan izandako eztabaida baten ondorioz sortu zen; garai hartan Aita Santuaren aginpidea legeen bidez mugatu beharra zegoela zioten kanonistek.

Historian zehar kontziliarismoa indarrean ezartzeko ahalegin asko egin dira, Erdi Aroan bereziki. Kontziliarismoaren alde azaldu diren teologo nagusiak Marsilio Paduakoa (XIV. mendea) eta Gilen Ockhamgoa dira. Marsilioren arabera aitasantutza ez zen jainkozko kargua, eta Gilen Ockhamgoaren ustez, eliza osoa da jainkozkoa edo fedeari buruzko hutsegitetatik libre dena, eta ez Aita Santua edo kontzilioa. Kontziliarismoak dotrina askotan eragina izan du, galikanismoan besteak beste.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.