Kontziliabulua kontzilio txiki bat da. Eliza Katolikoaren historian, txikigarri gisa erabiltzen zen euren latinezko idatzietan. Sarritan, kontzilio edo sinodo maila ez zuten gotzain edo kardinalen bilkurak izendatzeko. Adibidez, Luis XIIa Frantziakoa 1511. urtean deituta, lau kardinal batu ziren Pisan Julio II.aren aurka egiteko, eta, historiografian Pisako kontziliabulua izena eman izan zaio[1]. Gehienetan, Kristau elizaren aginteak baimendu gabeko kontzilio edo bilera izan dira, heretiko edo zismatikoek deitua.

Hedaduraz edonolako bilera sekreturi emandako izena ere bada, konspirazio eta konplotekin lotua.

Erreferentziak aldatu

  1. Oxford English Dictionary. .

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.