Kontzeptu musika disko

Kontzeptu musika disko edo Kontzeptu-album gai baten inguruan prestatutako diskoa da. Diskoaren abesti guztiek haien arteko lotura dure, narratiboa zein musikala. Kontzeptu-albumak aurretik horrela daude planifikatuta, ideia baten inguruan; idei hori kontzeptua da. Beste albumek artean bakarrik dute talde edo abeslari bera izatea da. Batzutan ere giro berezi baten inguruan sortutako diskoak izan daitezke.[1] Rock operak kategoria honetan sailkatzen dira, adibidez.

Frank Sinatra 1950eko azaroan.
Roger Waters (goian agurtzen) Pink Floyden The Wall filmaren zuzeneko emanaldia zuzentzen, garai guztietako kontzeptu albumik ezagunenetako bat.

Lehen kontzeptu diskoak aldatu

Lehen album kontzeptualak 40. hamarkadakoak dira. Lehenengoa gisa, agian, Woody Guthrieren Dust Bowl Ballads aipatzen da. Lan horretan Amerikako langile migratzaileen zailtasunen inguruko kantu semi-autobiografikoak biltzen dira.[2] Garbiago ikusten da asmo kontzeptuala Frank Sinatra abeslariaren lan batzuetan, esaterako In the Wee Small Hours (1955) eta Frank Sinatra Sings for the Lonely (1958) lanetan. Will Friedwald biografoaren arabera, Sinatrak "abestiak sekuentziatu zituen, letrak pista batetik bestera ibilbidea sortuz, narrazio baten inpresioa emanez, komedia musikalean edo operan bezala. Horregatik Sinatra askotan album kontzeptualaren asmatzailea dela aitortzen da.[3]

1966 inguruan kritikak "rock" eta "pop" bi genero bereizten ziren. Urte horietan ere bi kontzeptu-album motari buruz hitz egiten hasi zen:

Garai hartako musikariek ez zituzten bi kategoria horiek bereizten, eta bi mota horietako batean sartzen zen edozein disko, kontzeptu-album gisa hartzen zen. Hala ere, bereizketa hori erabilgarria da kategoria bakoitzean lehen album kontzeptuala nolakoa zen aurkitu nahi denean.

Katalogazio horretan beste arazo bat sortu da urteekin. Musikariek zein zaleek gero eta album gehiago ikusten dute arte forma bateratu gisa, ez soilik kantu multzo gisa. Hainbat albumetako abestiek nolabaiteko kohesioa izan dezakete nahiz eta letretan edo egitura narratiboan batasunik ez izan. Benetan kontzeptualak ez diren disko asko maiz ikusten dituzte zaleek horrela. Pink Floyden The Division Bell, Bruce Springsteenen Born to Run edo Megadethen Rust in Peace albumak adibide onak dira. Kasu horietan guztietan, artistek ez zuten inolako asmorik album kontzeptuala zirudien zerbait egiteko. Gaia edo egitura narratiborik gabeko zenbait albumek, hala ere, nahita egindako egitura izan dezakete, abestiak entzuteko ordenak artistaren asmo jakin bat adierazten baitu.

Euskal musikan aldatu

Euskal Herriko musikan adibide asko daude. Adibide batzuk:

Erreferentziak aldatu

  1. Shuker, Roy (2012). Popular Music Culture: The Key Concepts. Routledge. ISBN 978-1-136-57771-0.
  2. Rick Wakeman (narratzailea). When Pop Went Epic: The Crazy World of the Concept Album, BBC documentary.
  3. Rojek, Chris (2004). Frank Sinatra. Polity. ISBN 9780745630908."sinatra"+"concept+album"&pg=PA43&redir_esc=y#v=snippet&q="sinatra"%20"concept%20album"&f=false

Kanpo estekak aldatu