Ahoskuneak
Ezpainkariak
Biezpainkariak
Ezpain-belareak
Ezpain-hobikariak
Ezpain-horzkariak
Koroariak
Ezpain-apikariak
Hortzartekoak
Horzkariak
Hobikariak
Apikariak
Lepokariak
Hobiostekoak
Hobi-sabaikariak
Irauliak
Mihikariak
Sabaikariak
Ezpain-sabaikariak
Belarrak
Ubularrak
Ubular-epiglotalak
Erradikalak
Faringariak
Epiglotal-faringariak
Epiglotalak
Glotalak
Ahosmoldeak
Trabariak
Igurzkariak (frikariak)
Herskariak
Leherkariak
Afrikatuak
Eiektiboak
Inplosiboak
Klikak
Hasperendunak
Ozenak
Sudurkariak
Albokariak
Dardarkariak
Hurbilkariak (irristariak)
Ahostunak / Ahoskabeak
Ahostunak
Ahoskabeak

Kontsonantea ahobideko puntu batean edo gehiagotan eragozpen osoa edo partziala duen hotsa da; eragozpen horrek sortzen du soinua.[1] Hotsak eragozpen edo trabarik ez badu bokala da.

Nazioarteko alfabeto fonetikoa. Kontsonante ohikoenak. Aire-etorriaz ekoizten diren kontsonanteak.
International Phonetic Alphabet translated into basque KONTSONANTEAK - Aire-etorririk gabe ekoiztuak
Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan erabiltzen diren zenbait sinbolo diakritiko. Esate baterako, euskal kontsonante leherkari hasperendunak, edo horzkariak sinbolo diakritikoekin izendatzen dira antzeko beste leherkarietatik bereizteko.
Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan erabiltzen diren beste sinbolo batzuk. Esate baterako, euskal afrikatuak irudikatzeko bi ikur batera erabiltzen dira.

Euskaraz bokalekin silabak osa daitezke. Kontsonanteek, ordea, ezin dute beren kabuz silabarik osatu; bokal baten laguntza behar baitute.[2] Beste hizkuntza batzuetan, ordea, kontsonante silabagileak ere daude. Esate baterako, ingelesezko stop hitzaren hasierako -s- soinu hori silabagilea da.

Hitza latinezko consonans ("zerbaitekin soinua egin") hitzetik dator: horrnek zera adierazi nahi zuen, kontsonante batek alboan bokal bat ez bazuen, ezin zela latinez ahoskatu. Hala ere, kontsonantea ahoskatzeko, zenbait hizkuntzak ez dute bokalik behar.[3]

Munduko hizkuntzetan hizkuntza soinuen kopurua alfabeto bakar bateko hizkien kopurua baino askoz handiagoa denez, hizkuntzalariek Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa (IPA) bezalako sistemak asmatu dituzte kontsonante bakoitzari sinbolo bakar eta argi bat emateko.

Alfabetoan aldatu

Euskal alfabetoa[4] latindar alfabetoaren aldaeretako bat da eta kontsonanteok ditu: B, C (eta haren aldaera Ç), D, F, G, H, J, K, L, M, N, Ñ, P, Q, R, S, T, V, W, X, Y, Z

Alfabeto zirilikoan, berriz, hauek: Б, В, Г, Д, Ж, З, К, Л, М, Н, П, Р, С, Т, Ф, Х, Ц, Ч, Ш, Щ

Munduko hizkuntzetan egin daitezkeen kontsonante hotsak edozein alfabetotako letrak baino askoz gehiago direnez, hizkuntzalariek Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa (NAF) sortu zuten, kontsonante guztien transkripzioan laguntzeko, hizkuntza arrunten alfabetoak baino lanabes hobea izateko.

Euskal ortografia aldatu

Euskal alfabetoak, gaur egun letra latinoak erabiltzen dituen arren (Irulegiko aztarnategian (Nafarroa Garaia) aurkitu berri den eskua erakusten digu ez dela beti hala izan), badirudi garai batean iberiar hizkuntzarekin antzekotasun ugari zituen alfabetoa zeukala.

Dena den, euskal alfabetoak denboran zehar aldaerak izan ditu Euskaltzaindiak (euskararen batasun literarioa lortze bidean eta Koldo Mitxelenak proposatutakoari jarraituz[5]) 1994ko azaroaren 25ean indarrean dagoena onartu arte. Honela dio Euskara Batuaren Euskal Alfabetoaren Letren Izenak 17. arauak: «Euskal alfabetoa edo ABC-a hogeita zazpi letrak osatzen dute, ordena honetan jarriak, beren izena ondoan dutelarik: a (a), b (be), c (ze), d (de), e (e), f (efe), g (ge), h (hatxe), i (i), j (jota, k (ka), l (ele), m (eme), n (ene), ñ (eñe), o (o), p (pe), q (ku), r (erre), s (ese), t (te), u (u), v (uve), w (uve bikoitza), x (ixa), y (i grekoa), z (zeta)[6].

Letra hauetatik c eta honen aldaera ç (c hautsia), q, v, w eta y, ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez diren arren, kanpotar izenak transkribatzeko beharrezkoak direlarik, euskal alfabetoan sartzen dira.

Komeni da, beraz, euskal hiztegiak abc honetako letra ordenaren arabera sailkatzea.

Dena den, arauak honako oharra dakar: Arau honek lehendik harturiko erabakia zehazten/aldatzen du. Ikus Euskera XXIV, 1979, 2, 703-704 orr.»

Hala ere, esan bezala, Euskal alfabetoak aro ezberdinak ezagutu ditu, baina, beti ere, zeinu latindarrei jarraituz. Larramendi eta Cardaverazek eta gerogo Luis Luziano Bonapartek eta Augustin Chaok saiakera batzuk egin bazituzten ere, Sabino Arana Goiri izan zen alfabetoen letrak aldatzeko proposamen zehatza egingo zuena 1901eko irailaren 16an, Hendaian (Lapurdi) egindako Lehen Ortografia Kongresuan. Urte batzuk lehenago, Lecciones de Ortografia del Euzkera Bizkaino liburua argitaratua zuen, eta, bertan, gaia lantzen zuen. Badirudi proposamena ez zela gustukoa izan, eta hurrengo urtean Hondarribian ospatuko zen 2. kongresuan erabakitzeko utzi zen. Bigarren kongresua 1992ko irailaren 11an egin zen Hondarribian, eta Sabino Aranak (ezin izan zuen parte hartu, kartzelan baitzegoen) proposatutakoa ez zen onartu. Ahalegin horiek guztiak, 1918. urtean, Euskal Akademia (Euskaltzaindia) eraketara eramango zuen, eta hark 1920ko urtarrilaren 8an egindako batzarreko 6. puntuan gaiaz jardun, eta hauxe erabaki zuen: «Eztabaida barik, izki-ikuŕ aunitz egokietsi ziran. Bakaŕ bat astiroago begiratu izan zan, "s" bustiari (eliztian esan oi dan bidez) dagokiona. Autaŕkitara yo-ta (autaŕki batzuk auŕka zeudelarik), izki aren ikuŕtzat "x" autetsi zan. Beraz, Euskaltzaindia'k beretzakotu duan euskal abeze auxe da: a, e, i, o, u, ü a, e, i, o, u, ü (Sudur-aboskientzat, euskalkiren baten beaŕ balira, izki orien gaiñean maŕa txiki bat jaŕi.) b, d, đ, f, g, h, j, k, l, ĺ, m, n, ñ, p, r, ŕ, s, x, t, ṫ, ts, tx, tz, y, z». Batzar bereko 7. puntuan, honako dei hau egiten zien idazleei: «Euskaltzaindia'k gure izkerazko idazle guztiei eskatzen die aŕen, ahal delarik beintzat, idazkera auxe, ta besterik ez, erabil dagiela».

Euskaltzaindiak, 1951ko maiatzaren 29an, honako hau zioen: «Irigarai eta Krutwig jaunen asmoz, gaia ondo-ondo eta zeatz-zeatz azterturik eta eztabaida luze eta bizien ekinik hauxe ebatzi da: 1) Euskaltzaindiak, idazkerea dela-ta, orainarte artuta daukazan erabagiak oraingoz era berean bete daitezala. Baina irarkoletan izki-eredu berezirik eztagonean D, L, R ta T gangardunen ordez DD, LL, RR ta TT izki bikoitzak erabili leitekezala. 2) atzerrietako gizata erri izenetan eta jakituri-itzetan jatorri idazkerea erabili daitela». Kontuan hartu behar da ez soilik inprimategietan zutela letra horiek erabiltzeko zailtasunik, baizik, ordurako, euskal idazle askok ere idazmakinak erabiltzen zituztela, eta horiek ere ez zuten letra horiek ezartzeko aukerarik ematen. Beraz, gainean marra duten kontsonanteak de facto alboratuta gelditu ziren[7].

Ibilbide horren aurrean, azkenean, indarrean dagoena Euskaltzaindiaren 17. araua da, 22 kontsonantez eta 5 bokalez osatua[6].  

Euskararen kontsonante sistema aldatu

Euskararen kontsonante guztiak aire-etorriarekin (pulmonic) ekoizten dira. Ez dago euskaraz balio fonologikoa duen beste motatako (non-pulmonic) kontsonanterik, hots, aire-etorririk gabe ekoizten denik; era berean, ez dago kontsonante eiektiborik, klikik eta kontsonante inplosiborik.

Euskal kontsonanteen sailkapena aldatu

Kontsonante fonema multzo mugatu bat dago. Euskalki guztietan ez daude fonema berberak eta, jakina, historian zehar, hizkuntza guztietan bezala, aldaketak antzeman dira.

Ahoskabeak / ahostunak aldatu

Aire-etorriarekin batera ahotskordak[8] dar-dar, bibrazio ozen batean baldin badaude kontsonante bat ekoizterakoan, kontsonante ahostuna dela esango dugu. Aldiz, ahotskordek ez badute bibrazio ozenik egiten, kontsonante ahoskabe dela esango dugu.

Alboko NAF taulan, koadro bakar batean bi kontsonante agertzen diren koadroetan, --lehenengo koadroan bezala: p eta b --, bi kontsonante horiek oso antzekoak dira. Bien artean dagoen aldea zera da, ezkerreko kontsonantea ekoizterakoan, ahoskabea ekoizterakoan, ahotskordek ez dute bibrazio ozenik ekoizten. Ahotskordek kontsonante ahostunak ekoizterakoan, ordea, bibrazio ozenarekin soinua aldatzen dute.

Ahosmoldea eta ahoskunea aldatu

 
Kontsonanteak ahoskatzerakoan, hitz egiterakoan, aireak trabaren bat topatuko du fonazio-organoren batean.

Aireari, eztarritik datorrenean, traba egiten bazaio, nolako traba egiten zaion ikusi behar da (ahosmoldea) eta traba non egiten zaion traba (ahoskunea).

Ahosmoldea aldatu

Ahosmoldeak ahoskatze aparatoak aire etorriari nolako traba jartzen dion begira egiten den kontsonanteen sailkapenaren osagai nagusietako bat da. Mingainak igurtzi ahal du (igurzkarietan bezala) aho-sabaia aurreragotik, atzeragotik edota albo batetik. Edo igurtzi beharrean hurbildu (hurbilkarietan bezala)...

  • < p > eta < b > ezpainbikariak dira, hersketa bi ezpainen elkarketaz gauzatzen da.
  • < t > eta < d > horzkariak dira, mihiaren puntak goiko hortzak azkar ukituz ekoizten dira, (NAF horretan sinbolo diakritikoaz idazten dira, letren azpian ozkatxo bat dutelarik).
  • < k > eta < g >, ahoskuneari dagokionez, belareak dira, hersketa Ahoskatze aparatoaren atzeko aldean gertatzen da.
  • Txistukariak. Euskaraz kontsonante txistukari asko daude beste hizkuntza gehienekin konparaturik. Kontsonante horiek beste zenbait hizkuntza silabagile izan badaitezke ere, euskaraz ez dira inoiz silabagile.
  • /j/
  • /w/
  • / ph /
  • / th /
  • / kh /
  • Eiektiboak. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.
  • Inplosiboak. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.
  • Klikak. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.

Ahoskunea aldatu

Ahoskuneak ahoskatze aparatoak aire etorriari non jartzen dion traba begira egiten den kontsonanteen sailkapenaren osagai nagusietako bat da. Aire-etorriari traba ezpainetan, hortzetan, ahoaren aurreko, alboko, atzeko edozein gunetan gerta daiteke. Ezpainkariak

  • Erradikalak. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.
  • Glotalak. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.

Erreferentziak aldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Kontsonante. .
  2. Miren Lourdes OÑEDERRA OLAIZOLA: Fonetika fonologia hitzez hitz. EHU. 2004
  3. Ladefoged, Peter. (2005). Vowels and Consonants. Wiley-Blackwell ISBN 978-1405124591..
  4. letra - Euskara Batuaren Eskuliburua (euskaltzaindia.eus)
  5. Ortografia (euskaltzaindia.eus)
  6. a b Euskal alfabetoaren letren izenak (euskaltzaindia.eus) 17. araua
  7. euskera_1949-1964_1.pdf 27. or. (euskaltzaindia.eus)
  8. Nahiago izan dugu hemen Lourdes OÑEDERRAren ereduari jarraitu, Fonetika fonologia hitzez hitz. EHU. 2004. (31. or.). Ibon SARASOLAren Zehazki hiztegiari baino.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu