Kontraltoa emakume-ahots grabeena[1][2] da eta horrela deitzen zaio baita ere ahots hori duen emakumezko kantariari.

Abesbatzetako ahots nagusien tesitura

Italierazko contralto (/konˈtralto/ ahoskatua) hitzetik ekarria, haren ahots-tarte nahiko arraroa baita, altoaren antzekoa, baina ezberdina, ia kontratenorrenaren parekoa. Bere erregistro sakonaren sonoritate eta zabaltasun aberatsagatik nabarmentzen da. Ahots hori oso bakana eta aurkitzen zaila da, izan ere munduko emakumeen %2k besterik ez dute ahots hau.[3] Operan, ahots-maila hori duten abeslariei esleitzen zaizkien paperak batzuetan mezzo-sopranoek ordezkatzen dituzte, ez baita erraza izaten kontraltoak aurkitzea.

Tesitura aldatu

Kontralto abeslari baten ohiko erregistroa FA3 eta FA5 artean mugitzen da, baina, ahotsak jasotzen duen entrenamenduaren arabera, erregistroa handitu egin daiteke MI3-tik SI♭5-era. Gaur egun, kontraltoentzat idatzitako paperak kantatzen dituzten emakumeak mezzosopranoak izaten dira, haien tonu baxuak lortzeko ahotsa harrotu eta emakumeen bularraldea erabiltzen duten. Benetako kontralto gehiegi ez dagoelako gertatzen da hori.Gizonek nahiz emakumeek kontraltoaren ahots-hedaduraren barruan ahotsak izan ditzaketen arren, termino hori beti erabiltzen da emakume-sexuaz ari dela. Mezzo-soprano edo soprano tesituran abesten duen gizonari kontratenore deitzen zaio.

Historia aldatu

Kontralto kontzeptua opera klasikoko kantuari lotuta dago jatorrian, beraz, kultura batzuetan ez dute ahotsak sailkatzeko sistema konparatiborik, mendebaldeko tradizioen ohiko terminoa da eta emakumezko abeslariei soilik egozten zaiela. Antzeko ahots-maila duten gizonezkoei "kontratenore" deitzen zaie. Italiako "contralto" eta "alto" terminoak ez dira sinonimoak, azken honek, teknikoki, abesbatza kantuan erabiltzen den terminologian ahots maila jakin bat adierazten du, tesitura, tinbrea, ahots-trebetasuna edo ahotsaren pisua kontuan hartu gabe.

Egiazko kontraltoa emakumezkoen ahots arraroenetako bat da eta munduko populazioaren ehuneko txiki batean baino ez dago. Musikaren teorialari batzuek jakin dute mota horretako kantarietan aurkitutako ahots-kordak beste emakume ahots batzuetan daudenak baino lodiagoak direla.

Kontralto motak aldatu

Kontralto-ahotsaren barruan, hiru azpikategoria bereizten dira operaren esparruan: koloratura-kontraltoa, kontralto komikoa edo buffa eta kontralto dramatikoa. Badira salbuespen batzuk kontralto dramatikoetan, hala nola Ernestine Schumann-Heink eta Sigrid Onégin, teknikoki Wagner bezalako egileen melodia sendo eta dramatikoak interpretatzeko gai direnak, baina aldi berean, Donizzetti bezalako egileen konposizio apainduak interpretatzeko gai direnak.

Kontralto dramatikoa aldatu

Kontralto dramatikoa ahotsik sakon eta ilunena da, eta, maiz, besteek baino tonu gogorragoa eta ahotsaren potentzia handiagoa izaten du. Ez da ohikoa talde honetan kantariak aurkitzea eta opera-literaturak haientzat berariaz idatzitako rol gutxi ditu.

Noizean behin, kontraltoei emakumezkoen rolak esleitzen zaizkie, hala nola Teodata Flavio-n, Angelina Errauskine-n edota Rosina Sevillako bizargina-n. Baina jatorrian castrati-entzat idatzita zeuden gizonezko paperen rolak betetzen dituzte. Kontraltoen errepertorioan, adierazpen-intentsitate handia eskatzen duten paper dramatikoak ugariak dira. Horren adibide Nathalie Stutzmann abeslaria da, bere ahotsaren indarra ezaugarri duena. DO3-tik DO5-ra bitarteko tartean kantatzen dute.[4]

Kontralto komikoa edo buffa aldatu

Kontralto komikoa edo buffa kontralto bati paper komiko bat egiten duenean ematen zaion izena da. Apaingarriak kantatzeko gaitasuna duen kontralto ahotsa da, beraz, are zailagoa da holako ahotsa aurkitzea kontralto dramatikoa baino.

 
Ileorde laranja batekin, Celia Cruz andrea, ahots altua salsan.

Koloratura-Kontraltoa aldatu

Koloratura-kontraltoa tinbre arin eta azkartasun handikoa da. Goranzko erregistro altuagoa du eta nota akutuei denbora luzeagoan eusteko gai da. Bere espezialitatea pasarte loretsuak edo floriturak dira; horrek esan nahi du segundoko nota gehiago kanta ditzaketela eta, gainera, nota-jauziak eman ditzaketela, alde handiz. Ezohiko ahotsa da, sonoritate eta bariazio handikoa. Bi mota bereiz daitezke: dramatikoa eta lirikoa.

  • Koloraturazko kontralto dramatikoak kolore eta apaindura asko menderatzen ditu eta ahotsik sakonena du.
  • Koloraturazko kontralto lirikoa tinbre arinekoa da, baina erraz menderatu ditzake koloreak eta apaingarriak. Bestalde nota akutuei eta larriei denbora luzeagoan euts diezaieke.

Kontralto ospetsuak aldatu

Errepertorioa aldatu

Kontralto hutsen eskasiagatik, gaur egun operan mezzosopranoek kantatzen dituzte kontralto-rolak. Hala ere badira hainbat rol kontralto ahotsak kantatzeko konposatuak.[4]

Kontralto pertsonaiak operan aldatu

Besteak beste, hauek dira opera ezagunetan agertzen diren kontraltoaren pertsonaia batzuk:[4]

* izartxoak adierazten du paper hori mezzo-soprano batentzat ere izan daitekeela.

Erreferentziak aldatu

  1. «Euskaltzaindiaren hiztegiko “kontralto” hitzaren definizioa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  2. «Lur hiztegi entziklopedikoko “kontralto” definizioa» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  3. (Ingelesez) «The science of vocal pedagogy : theory and application | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  4. a b c (Ingelesez) «Guide to operatic roles & arias | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).

Bibliografia aldatu

  • Appelman, D. Ralph: The Science of Vocal Pedagogy: Theory and Application. Indiana University Press, 1986. ISBN 978-0-253-20378-6
  • Boldrey, Richard: Guide to Operatic Roles and Arias. Caldwell, 1994. ISBN 978-1-877761-64-5
  • Coffin, Berton: Coloratura, Lyric and Dramatic Soprano, vol. 1. Rowman & Littlefield, 2006. ISBN 978-0-810-80188-2
  • McKinney, James: The Diagnosis and Correction of Vocal Faults. Genovex Music Group, 1994. ISBN 978-1-56593-940-0
  • Peckham, Anne: Vocal Workouts for the Contemporary Singer. Berklee Press, 2005. ISBN 978-0-876-39047-4
  • Smith, Brenda: Choral Pedagogy. Plural, 2005. ISBN 978-1-59756-043-6
  • Stark, James: Bel Canto: A History of Vocal Pedagogy. University of Toronto Press, 2003. ISBN 978-0-8020-8614-3

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu