Kontabilitate finantzario

Kontabilitate finantzarioa kontabilitate orokorraren atal bat da non negozio baten transakzio finantzarioak laburtzeaz, ikertzeaz eta informatzeaz arduratzen den. Honek kontsumo publikoarentzako erabilgarri dauden deklarazio finantzarioen prestakuntza ekartzen du. Informazio hau akziodunek, bankuek, langileek zein enpresek erabakiak hartzeko erabiltzen dute.

Kontabilitatearen modalitate hau kontabilitate lokal eta nazioarteko estandarren bidez arautzen da. Oro har, onartzen diren kontabilitatearen printzipioak (GAP) edozein eskumenetan erabilitako kontabilitate finantzarioaren zuzentarauen marko estandarra dira. Hauen barnean, kontulariek begiratzen dituzten estandarretan, konbentzio-arauak daude.

Bestetik, Nazioarteko Informazio Finantzarioko Arauak (IFRS) kontabilitateko estandar multzoak dira, non esaten duten transakzio eta beste zenbait gertaera konkretu finantza-deklarazioan informaturik agertu behar direla. IFRS hauek Nazioarteko Kontabilitateko Arauen Batzordeak (Ingelesez IASB) ezarriak dira.

Helburuak aldatu

Kontabilitate Finantzarioa eta Txosten Finantzarioa gehienetan sinonimotzat hartzen dira.

1) IFRSen hitzetan, Txosten Finantzarioaren helburua honako hau da: “Inbertsioak egin nahi dituztenei, mailegu-emaile zein beste hartzekodunei buruzko erabakiak hartu ahal izateko, entitateari buruzko informazio finantzario erabilgarria eskaintzea”.

2) Europako Kontabilitate Batzordeak dioenez, berriz, “Txosten Finantzarioaren helburutako bat kapitalaren mantentzea da”.

Ezaugarriak aldatu

Kontabilitate finantzarioa, deklarazio finantzarioen prestakuntza bat da. Kostu historikoan interesa duen edozein negoziok kontsumitu dezake baita erosketa ahalmen iraunkorraren kontabilitateak ere. Deklarazio finantzarioak egiten direnean, honako ezaugarri hauek bete behar dira.

  • Adierazgarritasunaː Erabaki kontuetan, kontabilitate finantzarioak zehatza izan behar du. Hau da, kontabilitateko informazioak ahalik eta gehien eragin behar du erabakietan.
  • Materialtasunaː Informazioa baliagarria da, betiere bere omisio edo akatsek interesatuak daudenen erabaki ekonomikoetan eragin badezakete.
  • Fidagarritasunaː Akats nabarmenengandik kanpo izan behar du kontabilitateak. Kudeatzaileak seguru egon beharra daukate deklaratzen dena zuzena dela.
  • Ulermenaː Informazioa eskuratzen duten pertsonentzat egokia izan dadin, kontabilitateko txostenak ahalik eta argienak izan behar dute.
  • Konparagarritasunaː Denboraldi desberdinetako informazio finantzarioa beraien artean alderagarria izan behar daa ondorio adierazgarriak atera ahal izateko.

Deklarazio finantzarioaren osagaiak aldatu

Kutxa fluxu eraginkorra aldatu

Denbora zehatz batean, eraginkorraren sartu-ateratze deklaratuak kontuan hartzen ditu:

 

Hau da, balantze baten egoera ikertzeko garaian honako hau egingo genuke: Fluxu eraginkorren egoera + Hasierako balantzea = Balantzearen amaierako emaitza.

1. adibidea aldatu

Irailaren hasieran Julenek 5 € zituen bankuan. Hil berean, Joneri 20 € eskatu zizkion eta hil amaieran 7€ balio zituen oinetako parea erosi zuen. Julenen iraileko fluxu eraginkorren egoera honela ikusiko litzateke:

  • Sarrera eraginkorra 20 €
  • Ateratzea eraginkorra 7 €
  • Hasierako balantzea 5 €
  • Balantzearen amaierako emaitza: 20 - 7 + 5 = 18 €

2. adibidea aldatu

Ekainaren hasieran, mahaiak salerosten dituen Wikitables enpresak, 2 mahai saldu zituen. Mahai bakoitza 25€ kostatu zitzaion, eta ondoren mahaiko 50€ kobratu zituen. Lehendabizi saldutako mahaia esku-dirutan ordaindu zieten, bigarrena aldiz, kreditu bitartez. Honenbestez, Wikitables-en ekaineko fluxu eraginkorren egoera honela ikusiko litzateke:

  • Diru sarrera (kobrantza)ː 50 €  Wikitablesek esku-dirutan (mementoan) hartzen duen sarrera. Hau da, bigarrena kreditura ordainduko dietenez ez da orain kontuan hartuko.
  • Diru irteera (ordainketa)ː 50€. Bi mahaiak batera balio duten zifra.
  • Hasierako balantzea 0 € - ez digute ezer esaten.
  • Balantzearen amaierako emaitza: 50 - 50= 0 € Garrantzitsua: Diru sarreren fluxu egoerak, soilik, diru errealaren aldaketak (esku-diruaren irteera eta sarrera) hartzen ditu kontuan; momentuan zor dutena edo/eta zor dietena alde batera utzita.

Ekitaldiko emaitza (diru sarreren aitorpena edo eragiketen aitorpena) aldatu

Denbora jakin batean enpresa bateko kontuetako balioek jasaten dituzen aldaketak azalduko dira jarraian.

Ekitaldiko emaitzak, epealdi batean enpresa bateko kontuek jasan dituzten aldaketak azaltzen dizkigu (urtebeteko periodo fiskala, hain zuzen). Horrela, aurreko ekitaldian izandako emaitzen aldaketak konparatzen dira.

Galdu/Irabaziak honela zehazten dira:

Salmentak (diru-sarrerak) - Salgaien kostuak - Kostu totalak + Diru-sartze guztiak - Ordaindutako zergak = Galdu/Irabazia.

  • Emaitza positiboa bada, irabazia izango da.
  • Emaitza negatiboa bada, galdua izango da.

Balantze orokorra (egoera balantzea) aldatu

Finantza arloko aitorpen bat da non enpresa baten denbora jakin bateko aktiboak, pasiboak eta ondare garbiak azaltzen dituen. Normalean urte finantzarioaren amaieran begiratzen da, ekitaldiko emaitzarekin batera. Aktiboak, pasiboaren eta ondare garbiaren baturaren berdina izan behar du (A=P+OG). Balantzeak enpresa baten egoera azaltzen laguntzen du.

Arau kontableak formatu orokor bat ezartzen du, enpresa guztiek balantzeak aurkezteko garaian errespeta eta bete ditzaten. Normalean IFRSek nahiago du aktibo eta pasibo ez-korronteak, korrontetik bereizteaː


Aktibo korrontea kontu hauek osatzen dute:

  • Eskudirua - Diruzaintza
  • Kobratzeko dauden kontuak - Oraindik kobratu gabe dauden salmentak.
  • Salgaien inbentarioa – Enpresak mementoan bertan dituen ondasun osagarriek eta zerbitzuek osatzen dute, salduak izan arte.
  • Balio negoziagarriak - Enpresak beste enpresetan inbertituriko akzio eta bonoen balioa.
  • Aurrez ordaindutako gastuak - Urte horretan sortuko diren gastuen aurretiko ordainketa.

Aktibo ez-korrontean, aktibo finko edo epe luzekoak eta aktibo ukiezinak aurki ditzakegu:

  • Aktibo finkoak (epe luzekoak)
  • Lurrak
  • Eraikuntzak
  • Ibilgetu materiala (Makineria)
  • Aktibo ukiezinak
  • Egilearen eskubideak
  • Erregistraturiko markak
  • Patenteak
  • Merkataritza funtsak


Pasiboan aldiz:

  • Pasibo korrontea:
    • Ordaintzeko dauden kontuak
    • Dibidenduak
    • Langileei ordaintzeko dauden soldatak
    • Ordaintzeko dauden zorren interesak
  • Epe luzeko pasiboak
    • Ordainduko (pagare) hipoteka
    • Bonuak


Ondare garbiak enpresa guztietan ez du egitura berbera jarraitzen, enpresa bakoitzak dituen propietateen arabera mota bateko edo besteko egituraz antolatuko da. Hiru propietate motak bereizten diraː jabe bakarra, negozio sozietatea edo korporazioa. Azken honetan, jabearen baliabide propioak normalean akzio komunek eta atxikitutako irabaziek osatzen dituzte (enpresan mantendu ziren irabaziak). Bertan atxikitutako irabaziak, balantze orokorraren aurretik prestatzen diren atxikitutako irabazien aitorpenetik datoz.

Oinarrizko kontzeptuak aldatu

Unitate monetario egonkorra aldatu

Kostu historikoaren kontabilitatea, hots, kapital finantzarioaren mantenua, unitate monetario egonkorrean oinarritua dago. Kontableen ustez, balore erreala neurtzeko modurik egokiena dirua da, hau da:

  1. Eguneroko inflazioagatik katalogatu gabeko elementu monetarioak.
  2. Egunerokotasunean eguneratu gabeko balore erreal egonkorreko elementu monetarioak inflazio eta deflazioaren jaitsiera eta igoeran.

Erosteko ahalmenaren unitate konstantea aldatu

Hiperinflazioan, ez da aplikatzen unitate monetario egonkor baten suposizioa. Kontabilitate finantzarioek aitorpen finantzarioak egiten dituzte, non, kontabilitate estandar batean oinarrituta dauden. Estandar horiek, estatu batek onartutako kontabilitate-printzipioak izan daitezke eta horiek normalean, arduradun den pertsona batek igortzen ditu.

Kontabilitate finantzarioak honako asmoak ditu:

  • Helburu orokor batekin sortutako deklarazio finantzarioak
  • Baldintza erregulatzaile batzuk lortzeko sortutako deklarazio finantzarioak
  • Enpresa baten administrazioak erabakiak hartzeko, planak egiteko eta errendimenduaren ebaluazio bat egiteko, sortutako informazioa erabili.

Kontabilitate finantzarioaren helburuak aldatu

Transakzio sistematikoen erregistroa aldatu

Kontabilitatearen oinarrizko helburua, enpresen transakzio finantzarioak sistematikoki erregistratzea da. Transakzio horiek, sailkatuak eta laburtuak egoten dira. Ondoren deklarazio finantzarioaren prestakuntzarako eta bere analisi edo interpretaziorako erabiltzen dira.

Erregistratutako transakzioen egiaztatutako emaitzak: kontableak, galdu-irabazien kontuak egiten ditu denbora zehatz batean izan diren emaitzak egiaztatzeko. Gastuak irabaziak baino handiagoak badira, enpresa horrek galerak dituela esan daiteke. Galdu-irabazien kontuak, administrazio eta inbertsioen erabakietan lagundu dezake. Esate baterako, negozio bat errentagarria ez dela frogatzen bada, administrazioak honen egoera ikertu dezake.

Enpresaren posizio finantzarioaren egiaztapena aldatu

Negozio gizonak ez daude bakarrik enpresaren galdu-irabazietan interesatuak, aktibo eta pasibo korronteetan ere. Hau jakiteko, kontableak balantze orokor bat prestatzen du (denbora mugatu baterako soilik) eta honek, negozioaren osasun finantzarioa nolakoa den zehazten laguntzen dio.

Erabiltzaileei informazio eskuragarria eman aldatu

Kontabilitateak, interesa duten hainbat entitate edo taldeei informazio eskuragarria ematen die deklarazio finantzario batzuen bitartez. Honen bidez, erabiltzaileek behar duten informazioa eskuratzen dute eta arrazoizko erabakiak egiteko gai bihurtzen dira.

Kaudimen-ratioa aldatu

Balantzea egiterakoan, administraritzak ez du bakarrik enpresak zor eta hartu behar duena argitzen, pasibo korrontearen eta pasibo ez-korrontearen ahalmenen informazioa ere ematen du, zenbat zor eta zenbat hartu behar duenaz gain.

Versus kostuen kontabilitatea aldatu

  1. Kontabilitate finantzarioaren helburua, ekitaldiko emaitza (galdu-irabazi gisara) adieraztea da. Aldiz, kostuen kontabilitatearen helburua zera daː sortutako zerbitzu/produktu baten kostua zientifikoki esleitzea, kontrola eta kostu murrizketak erraztuz.
  2. Kontabilitate finantzarioak, enpresaren egoera eta emaitzei buruzko informazioa eskaintzen die hornitzaile zein inbertitzaileei. Kostuen kontabilitatea, ostera, kudeaketa tresna bat denez, barne erabilpenera zuzendua dago. Halaber, enpresako zuzendariei, nagusiei, etab. Laburbilduz, erabaki ahalmena duten pertsonei zuzenduta dago, horrela, informazio eta datuetan oinarritu daitezke. Kontablitate finantzarioa, lehen esan bezala, enpresatik kanpokoei zuzenduta dago (adibidez, Administrazio Publikoa, inbertitzaileak, hornitzaileak, etab.).
  3. Kontabilitate finantzarioan, kostuen sailkapena transakzio motaren araberakoa da. Esate baterako, soldatak, konponketak, seguruak, etab. Kostuen kontabilitateko sailkapena, oro har, funtzio, aktibitate, produktu, prozesu, kontrol eta barne antolaketan oinarritzen da.

Erreferentziak aldatu

  1. «Financial Accounting». Investopedia. Consultado el 4 de septiembre de 2014.
  2. ↑ «Who We Are - January 2015». IFRS.org. IFRS Foundation. Archivado desde el original el 1 de mayo de 2015. Consultado el 28 de abril de 2015.
  3. ↑ Ikpefan, Ochei Ailemen; Akande, A.O (julio de 2012). «International Financial Reporting Standard (IFRS) Benefits, Obstacles and Intrigues for Implementation in Nigeria». Business Intelligence Journal 5 (2): 299-307. Consultado el 4 de septiembre de 2014.
  4. ↑ IFRS Conceptual Framework(2010) Par. OB2
  5. ↑ European Accounting Association, Response to Question 26, Comment Letter to the Discussion Paper regarding the Review of the Conceptual Framework, on Page 2 of comment letters, dated 2014-01-24
  6. ↑ Chew, Lynsie; Parkinson, Alan (2013). Making Sense of Accounting for Business. Harlow: Pearson. ISBN 9781782369295.
  7. ↑ «IAS 1 - Presentation of Financial Statements». Deloitte Global. Consultado el 9 de mayo de 2017.
  8. ↑ Larry M. Walther, Christopher J. Skousen, "Long-Term Assets", Ventus Publishing ApS, 2009
  9. ↑ Malhotra, DK; Poteau, Ray (2016). Financial Accounting I. Academic Publishing. ISBN 1627517308.
  10. ↑ Paul H. Walgenbach, Norman E. Dittrich and Ernest I. Hanson, (1973), Financial Accounting, New York: Harcourt Grace Javonovich, Inc. Page 429.
  11. ↑ "Basic accounting principles you should know", Cleverism
  12. ↑ Captio. «Tabla comparativa: contabilidad financiera, de costes y de gestión». Consultado el 15 de enero de 2018.
  13. Cost and Management Accounting. Intermediate. The Institute of Cost Accountants of India. p. 17.

Kanpo estekak aldatu