Konstruktibismo (artea)

Konstruktibismoa mugimendu artistiko eta arkitektoniko bat izan zen, 1914. urtetik aurrera Errusian sortua eta oso nabarmen egin zena 1917ko Urriko Iraultzaren ondotik. Helburua ez zen estilo artistiko bat garatzea, baizik eta marxismoaren konbikzio politikoa adieraztea. Artea iraultza eta herriaren zerbitzura egon behar zen. Arteen arteko ezberdintasunarekin bukatzea proposatzen zuen eta mekanizazioaren garaia estetikoki adieraz zezakeen estiloa bilatzen zuen. Pintura eta eskutura eraikuntza beraren parte ziren, eta ez ziren errepresentazio huts bat, arkitekturaren elementuak eta prozedimenduak erabiltzen zituelako. Prozesu industrialak erabiltzea ere proposatzen zuen eta linguistika eta literaturaren arteko erlazioan sakontzen zuen.

Zueveko Langileen Egoitza

Termino hau arte garaikidean oso erabilia da, eta arte "purua" eta helburu sozialak zituen artearen arteko ezberdintasuna finkatzeko erabiltzen da. Construction Art terminoa Kasimir Malevitxek erabili zuen lehen aldiz, iraintzeko, 1917an Alexander Rodtxenkok egindako lan bat deskribatzeko.

Artista konstruktibista batzuk aldatu

Kanpo estekak aldatu