Konstantza (Alemania)

Artikulu hau Alemaniako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Konstantza».

Konstantza[1] (alemanez Konstanz) Alemaniako Baden-Württemberg estatu federaleko hiri unibertsitarioa da 80.000 biztanle ingururekin. Alemaniako hego-mendebaldean dago, Suitzarekin mugan eta Konstantza lakuaren alboan.

Konstantza
Große Kreisstadt Konstanz
Alemaniako hiri-udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Baden-Württemberg
Baden-Württembergeko gobernu-eskualde Friburgo
Baden-Württembergeko baserri-barrutiKonstanz
Agreed administrative community in Baden-Württemberg, GermanyKonstanz VVG
AlkateaUli Burchardt (en) Itzuli
Izen ofizialaGroße Kreisstadt Konstanz
Jatorrizko izenaGroße Kreisstadt Konstanz
Posta kodea78462–78467
Udalerri kodea08335043
Geografia
Koordenatuak47°39′48″N 9°10′31″E / 47.6633°N 9.1753°E / 47.6633; 9.1753
Map
Azalera54.11 km²
Altuera402 m
MugakideakAllensbach, Reichenau eta Kreuzlingen
Demografia
Biztanleria85.859 (2022ko abenduaren 31)
1.123 (2021)
alt_left 44.932 (%52,3) (%47,7) 40.927 alt_right
Dentsitatea1.586,75 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia7533, 7531
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakFontainebleau, Richmond upon Thames, Lodi, Tábor eta Suzhou
MatrikulaKN
Hizkuntza ofizialaaleman
konstanz.de

Historia aldatu

Populatua izanaren lehen aztarnak Harri Arokoak dira eta ondoren zeltak ere izan ziren bertan bina herria erromatarrek sortu zuten III mendean. Izena bera Konstantino I.a Handia enperadoreadatik jarria da, zeinak Alamaniarren aurka borrokatzeko bertan gotorleku bat eraiki zuen.

Konstantza garrantzitsu bihurtzen hasi zen 585ean apezpikutza lortu zuenean. Erdi Aroan bertan zegoen Rhin ibaia gurutzatzeko zubi bakarra eta ondorioz Alemania, Frantzia eta italiaren arteko pasabidea bihurtu zen. Liho, larru eta espezieen merkataritzak Europa mailako fama eman zion hiriari. Guztiaren ondorioz 1192an Germaniako Erromatar Inperio Santuko Hiri Askea bihurtu zen.

1414 eta 1418 artean Konstantzako kontzilioa gertatu zen. Bertan Mendebaldeko Zismari amaiera eman zitzaion. Kontzilioaren aurretik hiru Aita Santu zeuden eta lau urteko elkarrizketa eta negoziaketen ondoren Martin V.a aukeratu zen Aita Santu bakar. Kontzilioak iraun zuen bitartean Europako jende garrantzitsuena bizi izan zen hirian. Aipatzekoa da 1415ean bertan erre zutela heretiko jo zuten Jan Hus pentsalari txekiarra.

1460an Suitzak Konstantzaren barnealdeko lurrak ziren Turgovia konkistatu zuen. Konstantzak orduan Suitzan sartzeko eskaera egin zuen baina ez zen onartua izan eta ondorioz Suabiako Ligan sartu zen. 1520an protestante bihurtu zen eta 1548an Habsburgotarren menpe gelditu zen hiria, 1805ean Napoleondar Gerrak izan ondoren Germaniar Konfederazioan sartuta gelditu zen arte.

Suitzatik gertu zegoenez bonbaketarik ez zuen jasan Bigarren Mundu Gerran.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Alde zaharra (Altstadt): Konstantza lakutik Rhin ibaia ateratzen den inguruan dago, Suitzarekiko mugari itsatsia. Ibaia gurutzatzen duen zubitik (Rheinbrücke) sartzen da hirira eta bertan aipatzekoak dira Pulverturm eta Rheintorturm dorreak eta Markstätte eta Münsterplatz plazak. Münsterplatz katedralaren plaza da eta bertan ikusgai daude gotorleku erromatarraren hondarrak.
  • Konstantzako katedrala (Konstanzer Münster): VI mendean jadanik aipatzen bada ere, lanak 1857an bukatu ziren. Estilo arkitektoniko ugari ditu bere baitan beraz.
  • Kaia (Konstanzer Hafen): Laku osoko kairik garrantzitsuena da. Ferrien nasak eta biltegi zaharrak baditu ere parkeak ere badaude. Bertako eraikinik ikusgarriena XV mendeko Konzilgebäude da.

Hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. 157. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-8-2).

Demografia aldatu

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak aldatu