Konstantinoren Obeliskoa

Konstantinoaren Obeliskoa» orritik birbideratua)

Konstantinoaren Obeliskoa Istanbulgo Konstantinoplaren Hipodromoan (Turkian) dagoen monumentu historikoa da. Oso gertu Sugeen Zutabea dago. Arkitektura bizantziarraren aztarna da.

Konstantinoren Obeliskoa
Kokapena
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaIstanbul probintzia
Metropolitan municipality in TurkeyIstanbul
Koordenatuak41°01′N 28°58′E / 41.01°N 28.97°E / 41.01; 28.97
Map

Historia aldatu

Ez da ezagutzen zein datetan altxatu zen obelisko hau. Jakin badakigu Konstantino VII.ak X. mendean zaharberritzea agindu zuela. Garai hartan bere itxura oso desberdina zen: brontzeko plakekin estalita zegoen eta goiko partean esfera bat zegoen. Aipatutako plaketan Konstantinoaren aitona izan zen Basilio Mazedoniarraren garaipenak irudikatzen ziren. Laugarren Gurutzadan, 1204an, brontzezko plakak lapurtuak eta urtuak izan ziren.[1]

Denborarekin, bestetik, jenizaroek goraino igotzen ziren horrela haien gaitasuna eta ausardia erakusteko eta horrek obeliskoa dezente kaltetu zuen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konstantinoren Obeliskoa