Konstantino IV.a (grezieraz: Κωνσταντίνος Δ', (649-685) Bizantziar Inperioko agintaria izan zen 668 eta 685 urteen artean. Bere agintean zehar inperioko mugak finkatu eta egonkortu zituen baita inperioak VII. mendean zehar galduriko izen ona berreskuratu. Konstante II.a agintariaren seme zaharrena aitak berarekin batera agintari izendatu zuen 654. urtean lau urte besterik ez zituela. 668. urtean Sirakusan gertatu zen Konstanteren hilketaren ondorioz agintari bakar bihurtu zen 19 urterekin. Bere bi anaia Heraklio eta Tiberio izan zituen agintean berarekin batera. Konstantinopolis hiriburutzat hartu zuen berriro bere aitaren garaian Sirakusara aldatu baitzen.

Konstantino IV.a

bizantziar enperadore

654 - 685eko irailaren 14a
Konstante II.a - Justiniano II.a
Bizitza
JaiotzaKonstantinopla, 652
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaKonstantinopla685eko uztailaren 10a (32/33 urte)
Hobiratze lekuaApostoleion
Heriotza moduaberezko heriotza: disenteria
Familia
AitaKonstante II.a
AmaFausta
Ezkontidea(k)Anastasia (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHeraclian dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 37414074 Edit the value on Wikidata

Konstantinoren lehen eginkizuna arabiarren boterearen hazkundea etetea izan zen. Zenbait urtetako gerrate zibilen ostean Muawiya I.a Omeiatarra bihurtu zen arabiarren buruzagi. Barneko liskarrak amaitu zituztenean arabiarren helburu nagusia bizantziarrak garaitu eta euren lurraldeetan zehar hedatzea izan zen. 674. urtean flota arabiar batek Konstantinopla eraso zuen lau urtez setiatua mantendu zuelarik. Setioak ziharduen artean eslaviarrek Tesalonika eraso zuten. Aipaturiko lau urteetako setioa 678. urtean amaitu zen bizantziarrek Sillaeumgo guduan su grekoa deritzan armaren bitartez arabiar flotari su eman ziotenean. Arma honen lehen erabilpenetakoa izan zen. Itsaso batailaz gain Bizantzioko armadak arabiarrak Anatolian ere garaitu zituen baita Salonika berreskuratu ere. Garaipen hauek eta setioa hautsi izanak bizantziar armadari sekulako ospea eman zioten. Omeiatar kalifatoak urtero tributu bat ordaintzearen truk bake hitzarmen bat sinatzea lortu zuen.

680. urtean Konstantinok Seigarren Kontzilio Ekumenikoa deitu zuen (Konstantinoplako III. kontzilioa izenez ere ezaguna) 451. urtean Kaltzedoniako Kontzilioan adostutako doktrina bermatzeko. Bizantziarrek Afrika iparraldeko koloniak galdu zituztenez ez zuten zertan kolonia hauetan soilik indarra zuen monofisismorik kontuan izan beharrik eta honek ortodoxia kristauaren inguruko eztabaidarekin amaitzea ahalbidetu zuen. Heresiak inperiotik kanpo zeudenez Kontzilioak Kristoren izatearen inguruko jarrera bakarra hartu zuen eta konpromezuz ordura artean ametitu ziren monotelismo eta monoenergismoaren doktrinak behin betiko kondenatu ziren. Ortodoxiara itzultze honek Aita Santuaren eta inperioaren arteko liskarrak baretu zituen Erromak ez baitzituen begi honez ikusten Kaltzedonian heresiak ametitzearen alde harturiko zenbait erabaki.

Konstantinok arabiarrekin eta Erromarekin arrakasta lortu zuen arren, ez zen gauza bera gertatu inperioak Balkanetan zituen mugetan. 670. urte inguruan bulgariarrak, Errusiako estepetatik zetorren herri nomada bat, Danubioko hertzetan azaldu ziren. Konstantinoplako setioaz baliatuz Danubioa zeharkatu eta gaur egungo Bulgaria hartu zuten ordura artean bertan bizi izan ziren tribu eslaviarrak garaituz. Hutsune handiekin baina zonalde hura formalki inperio bizantziarraren barnean zegoen bulgariarrek nolabait bizantziarren eskualde bat konkistatu zutelarik. Arabiarrekin bakea sinatu bezain laster 680. urtean Konstantinok Bulgariarrak Danubioren iparraldera itzularazteko espedizio bat bidali zuen Balkanetara. Guda galdu ostean Konstantinok Bulgariar Inperioa onartu behar izan zuen 681. urtean.

Herriak hala nahi izan zuelako Konstantinok bere anaia Heraklio eta Tiberio Augusto tituluarekin agintari izendatu behar izan bazituen ere 683. urtean mihia moztu ziezaietela agindu zuen bere seme Justinianoren oinordekotzak arriskuan egon ez zedin. 685. urtean Konstantino disenteriak jota hil zen 36 urte besterik ez zuela bere semeak hartu zuen orduan agintea Justiniano II.a izenarekin.

Genealogia aldatu


Aurrekoa
Konstante II.a
Bizantziar agintaria
668685
Ondorengoa
Justiniano II.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konstantino IV.a