Konglomeratzaile, erreakzio kimikoak medio, material bat edo gehiagoren zatiak lotzeko gaitasuna duen materialari deitzen zaio.

Eraikuntzan zementua, igeltsua eta karea dira konglomeratzaile ezagun eta erabilienak. Urarekin nahasten direnean pasta bat sortzen da. Pasta hori sortzeko konglomeratzaile bat erabiltzen denean konglomeratzailearen izena ematen zaio pastari, zementu pasta adibidez. Konglomeratzaile bat edo gehiagoz eginiko pasta bada pasta konposatua deitzen zaio.

Motak aldatu

Hiru mota daude:

  • Aireko konglomeratzaileak: Soilik airearekin kontaktuan daudelarik gogortu litezke.
  • Konglomeratzaile hidraulikoak: Airearekin kontaktuan edo uraren azpian daudelarik gogortu litezke.
  • Pozzolana-konglomeratzaileak: Hartze prozesua gerta dadin, ura ez ezik katalizatzaile edo eragile bat behar da, hidraulikoetan ez bezala.

Konglomeratzaileak aldatu

Eraikuntza aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu