Konbinatu nordikoan bi proben konbinazioan datzan neguko kirola da: tranpolin batetik egindako eski-jauzia, batetik, eta iraupen-eskiko lasterketa, bestetik.[1] Eski nordikoaren modalitate bat da.

Konbinatu nordikoko korrikalariak.

Kirol honetan nabarmentzen diren herrialde batzuk dira Norvegia, Finlandia, Alemania, Austria eta Suitza.

Modalitateak aldatu

Neguko Olinpiar Jokoetan hiru lehiaketa egiten dituzte: banaka, taldeka eta sprintean, bakoitzak bi egun iraute dituena. Baina 2022an bitartean, bederen, gizonezkoen arteko lehia gisa bakarrik.

Banakako lehiaketa, 1924ko Chamonixko Joko Olinpikoetan ezari zen. Taldekakoa, Calgary 1988an, eta sprint modalitatea Salt Lake City 2002an.

Banakako proban, lehen egunean 90 metroko tranpolinetik bi jauzi egiten dira, eta bien puntuaketa batzen da. Biharamunean 15 Km-ko fondoko lasterketa egiten da estilo librean; jauzietako puntuaketan lortutako alderantzizko ordenean, non eta puntuen desberdintasuna segunduetan neurtzen den. Orduan, lasterketan une desberdinetan irteten dira eskiatzaileak, baina helmugara lehen iristen denak, hark irabazi du.

Taldekako proban lau eskiatzailez osatutako taldeak daude, eta lehen eguneko guztien 8 jauzien puntuak batzen dira. Hurrengo eguneko lasterketa erreleboka da, 4 x 5 km; alderantzizko ordeneko irteerekin, banakako modalitatean bezala helmugako iritsieran ebazten delarik garaipena.

Sprint modalitatean 120 metroko tranpolina erabiltzen da, eta lasterketa luzeagoa da, 75 kmkoa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltermen definizioa, 2016ko Neguko kirolak Hiztegitik aterata

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.