Komentsalismoa bi espezien arteko harreman ekologiko estua da, non komentsal deitutakoak onura (elikagaiak, bizitokia, ...) ateratzen duen, beste kideak onurarik edo kalterik jasotzen ez duen bitartean [1] [2] .

Akaro foretikoak euli batean (Pseudolynchia canariensis)

Etimologia aldatu

"Komentsalismo" hitza "komentsal" hitzetik dator, hau da, "mahai berdinean jatea" gizakien interakzio sozialari erreferentzia egiten dionean. Hitz hau latinetik eratorria da, commensalis hitzetik, com- aurrizkiarekin ("elkarrekin") eta mensa ("mahaia")[3]. Hasiera batean terminoa animaliei ematen zitzaien janarien soberakinei egiten zien erreferentzia, edo animalia batek dagoeneko beste batek jandakoaren soberakinetik bizi zenean.

Hitzaren esanahi biologikoa Pierre-Joseph van Benedenek sortu zuen, 1876an[4].

Adibideak aldatu

Komentsalismoaren hiru adibide dira hauek:

  • hiena bezalako animalia sarraskijaleek animalia ehiztariekin finkatzen duten harremana. Ehiztariek harrapakina hil eta jaten dute, eta hienek harrapakinaren hondarrak aprobetxatzen dituzte [1].
  • bakterio askok giza zein animalien hestean eratzen duten harremana. Bakterio hauek saprofito moduan bizi dira, digeritu gabeko janariez elikatuz. Ez dute inongo kalterik sortzen, eta gizakiaren heste-flora bakteriarra osatzen dute. Beste bakterio batzuk (Staphylococcus aureus, esaterako) larruazalean edo sudurreko mukosetan bizi dira kalterik sortu gabe [5].
  • Orkideek eta goroldioak jankide-harremana mantentzen dute zuhaitzekin, adarretan edo enborrean hazten direlako, bertan argia eskura dutelako fotosintesia burutu ahal izateko.

Komentsalismo motak aldatu

  • Inkilinismoa: espezie batek beste baten gorputza erabiltzen du bizileku gisa, inongo kalterik sortu gabe. Adibidez, orratz-arraina itsas luzokerren barrunbe klokalean bizi da, eta bertan aterpe eta babesa aurkitzen du [8]
  • Metabiosi: Beste espezie baten gorpuzkiak, gorotzak, eskeletoak edo gorpuak aprobetxatzean datza, babesteko edo tresna gisa erabiltzeko. Adibidez, karramarro ermitauak (Pagurus), beren sabelalde biguna babesten dutenak barraskilo baten maskor hutsean sartuz.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Dualde, V.: Biología, Curso de orientación Universitaria Ed. Ecir (1987) 602-603 orr. ISBN: 84-7065-128-5
  2. Komentsalismo ZT Hiztegi Berria, Elhuyar
  3. (Gaztelaniaz) ASALE, RAE-; RAE. «comensal | Diccionario de la lengua española» «Diccionario de la lengua española» - Edición del Tricentenario (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
  4. (Ingelesez) «Details - Animal parasites and messmates / - Biodiversity Heritage Library» www.biodiversitylibrary.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
  5. Kluytmans J, van Belkum A, Verbrugh H (1997ko Uztaila) Nasal carriage of Staphylococcus aureus: epidemiology, underlying mechanisms, and associated risks. Clinical Microbiology Reviews. 10 (3): 505–20
  6. Phiresy, phoresis, phoretic Bugguide
  7. Tajovy, Karel, et al. (2001) "Millipedes (Diplopoda) in Dog's' nests". European Journal of Soil Biology, vol. 37, 321–323 orr.
  8. Dualde, V.: Biología COU, Ed. ECIR (1987), 603 orr. ISBN: 84-7065-128-5

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu