Kolgujev uhartea (errusieraz: остров Колгуев) errusiar uharte bat da, Artikoan kokatua, Barentseko itsasoaren hego-ekialdeko zatian (Petxorako itsasotik ekialdera) eta Kanineko penintsulatik 75 kilometro inguru ipar-ekialdera. Administratiboki Nenetsia barruti administratiboaren administraziopean dago, Arkhangelskeko oblastean.

Kolgujev uhartea
Datu orokorrak
Garaiera166 m
Motauharte
Luzera94 km
Zabalera80 km
Azalera3.497 km²
Geografia
Map
Koordenatuak69°01′09″N 49°21′46″E / 69.0192°N 49.3628°E / 69.0192; 49.3628
UTC orduaUTC+04:00
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Arkhangelsk oblasta
Autonomous okrug of Russia Nenetsia
Ur-gorputzaBarents
Petxora itsasoa

Geografia aldatu

Uharteak, gutxi gorabehera biribil formakoa, 80 kilometroko diametroa eta 4.968 kilometro karratuko hedadura du. Uhartearen punturik gorena 176 metroko altueran dago. Uharteak gune heze handiak, uharka, zohikaztegi eta morrena muino ugarirekin, tundrako landaretza bereziak estaliak.

Populatutako toki bakarra dago uhartean, Bugrino izenekoa, hego-ekialdeko kostaldean kokatua, gehienez ere 200 biztanle dituena. Bertako nenets tribukoak dira bertako biztanle gehienak, arrantza, ehiza tranpak eta elur-oreinaren abeltzaintza aktibitate ekonomiko nagusi bezala dituztela. Petrolioa eta gasa ere badaude.

Bertan animaliak urriak dira eta hegazti eta azeri zuri kolonia gutxi batzuetara mugatua dago.

Uharte honetako klima gogorra eta hotza da. Neguak luzeak dira, tenperatura baxuekin (urtarrilean -10º C eta -15 °C bitarteko batez besteko tenperaturarekin, batzuetan -20 °Cra ere jaisten delarik), udak laburrak eta hotzak diren bitartean (uztailean 4º eta 6 °C bitartean, soilik hiru hilabetetan dagoelarik 0 °Ctik gorako tenperatura).


      Datu klimatikoak (Kolguyev uhartea)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 2.3 1.7 2.3 8.3 18.0 27.4 30.0 29.2 20.3 12.0 5.8 4.4 '
Batez besteko tenperatura (ºC) -11.3 -12.6 -9.9 -7.1 -1.9 3.2 7.6 7.7 5.0 0.4 -4.4 -7.6 -2.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -37.6 -40.1 -36 -31.6 -22.5 -6.2 -2.4 -2.9 -6.3 -21.2 -27.5 -35.5 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 25 18 18 17 18 30 33 44 42 49 33 32 359
Iturria: Roshydromet[1]

Trevor-Battyeren txostena aldatu

Uhartea 1894an esploratu zuen Aubyn B. R. Trevor-Battye naturalistak (1855-1922). Urte horretako ekainean lehorreratu zen laguntzaile batekin, animali basatiak, bereziki hegaztiak aztertzen hilabete emateko asmoarekin. Itsasontziak izan zituen arazo mekanikoen ondorioz, baita gaizki ulertu baten ondorioz ere, 12 astez geratu ziren uhartean hondartuta. Kolgujeveko topografia eta historia naturalaren bere azterketa honela argitaratu zuen: Ice-bound on Kolguyev (Trevor-Battye 1895). Liburuak nenets (samoiedo bezala ere ezagutzen dena) herriari buruzko oharrak ere baditu, euren elur-oreinak uhartera eramaten zituztenak eta antzarentzako tranpak jartzen zituztenak Errusian komertzializatuak izateko. Trevor-Battyek azkenik uhartea utzi zuen elur-orein artzainekin 1894ko irailean, eta 1.000 milia lurrez egin behar izan zituen, Petxora ibaitik Arkhangelskeraino. Abenturazko bidaia hau A Northern highway of the tsar (Tsarraren iparraldeko bide azkar bat) (Trevor-Battye 1898) lanean deskribatu zuen.

Orotarik aldatu

Uharte hau Vassili Golovanoven Zentzurik gabeko bidaiaren laudoria izeneko lanaren toki zentrala da, frantsesera itzulita argitaratua Verdierren eskutik (Éloge des voyages insensés, 2008).

Izenaren uhartea, Kolgujev bezala, "Operation Flashpoint: Cold War Crisis" izeneko bideo-jokoan agertzen da, 2001ean aurkeztu zena. Joko honetako uharteak ez du benetakoarekin antzik, eta, bere ordez, Tenerife uhartearen forma hartzen du.

Erreferentziak aldatu

  1. (Errusieraz) Погода и климат. Kolguyev uharteko klima. .

Kanpo estekak aldatu