Kolestasia behazun bideen erabateko edo neurri bateko oztopoaren eraginez duodenora iristen den behazun fluxuaren gutxitzea da. Kolestasiaren eragileak arrazoi desberdinak izan daitezkeen arren, sintoma nagusia ikterizia da, hau da, azal eta mukosen kolorazio horia.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Kolestasi
Deskribapena
Motabile duct disease (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateadigestio aparatuaren medikuntza
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakchenodiol (en) Itzuli eta Fenobarbital
Identifikatzaileak
GNS-10-MKK83.1
GNS-9-MK576.2
DiseasesDB9121
MedlinePlus000215
eMedicineped/383
MeSHD002779D002779
Disease Ontology IDDOID:13580

Zergatiak aldatu

Kolestasiaren eragileak bi jatorri desberdin izan ditzake.

Gibel barnekoa aldatu

Asalduraren sorrera hepatozitoaren mintza eta gibeleko behazun bidearen artean dago. Honen arrazoia zenbait sendagai (fenotiazidak esaterako) edo lobulu arteko porta behazun hodien desegite autoimmunea izan daiteke. Ohikoa da zirrosi edo hepatitisean.

Gibel kanpokoa aldatu

Gibel kanpoko behazun bideen buxaduraren ondorioz. Buxadura hau koledokoko litiasiak, behazun bideetako minbizi edo arekoak, pankreatitisak, behazun estenosiak edo parasitoek eragindakoa izan daiteke.

Sintomak aldatu

Lehen aipatu bezala sintoma nagusia ikterizia da, baina horretaz gain behazun gatzek sortarazitako hazkura bizia ere agertuko da.

Koluria eta akolia ere izango dira. Lehen kasuan, kolore iluneko gernua izango dela esan nahi du behazuna pilatzen delako bertan eta bestean, kolore argiko gorozkiak bilirrubinarik ez dutelako.

Horretaz gain, kolesterol totalaren gehikuntza bat emango da eta kasu batzuetan kolesterol hau larruazalaren azpian pilatuko da xantelasma agertuz. Eta azkenik behazun bideen infekziorako joera handituta egongo da.

Kanpo estekak aldatu