Kode-alternantzia

esakune edo berbaldi berean hizkuntza bat baino gehiago txandakatuz hitz egitea

Kode-alternantzia[1] edo kode-aldaketa[2] hizkuntzalaritzan, eta bereziki soziolinguistikan, erabiltzen den terminoa da egoera jakin bat deskribatzeko: hizketakide eleaniztun bat bi hizkuntza edo gehiagoren artean txandakatzen hasten da, elkarrizketa edo egoera bakar baten testuinguruan. Ingelesezko code-switching terminoa ere hedatua da soziolinguisten artean[3].

Elkarrizketa berean hiztun elebidunek edo eleaniztunek hizkuntza bat baino gehiago erabiltzean datza kode-alternantzia. Bat-batekotasuna du ezaugarri nagusia eta ahozko hizkuntzan ez ezik, hizkuntza idatzian ere agertzen da sare sozialetan[1].

Euskal Herrian 21. mendeko hiztun euskaldunen artean kode-alternantzia gertatzen dela gauza jakina da, eta zenbait ikerketarako gai izan da[3]; euskañolaren fenomenoa honi lotuta dagoelarik[4].

Erreferentziak aldatu

  1. a b Garin, Larraitz Uria; Loinaz, Iñaki Alegría; Corral, Ander. (2017). «Kode-alternantzia aztertzeko hizkuntza-teknologien ekarpena» Bat: Soziolinguistika aldizkaria (104): 6. ISSN 1130-8435. (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  2. Ijurko, Esther Zulaika. (2019). «Kode-aldaketaren tipologia euskal gazteen txatetan» Fontes linguae vasconum: Studia et documenta 51 (128): 339–357. ISSN 0046-435X. (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  3. a b «Kode-alternantzia eta hizkuntza-ohiturak Gabiriako bi belaunalditan» Bat Soziolinguistika Aldizkaria 2021-03-11 (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  4. «"Bereziki interesatzen zait hiztunek nola eraikitzen duten Bilboko euskara informala"» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).

Kanpo estekak aldatu