Klute, 1971ko Alan J. Pakula estatubatuar zinema zuzendariaren thriller film bat da. Jane Fonda, Donald Sutherland, Charles Cioffi eta Roy Scheider aktoreek antzeztu zuten.

Klute
Jatorria
Sortzailea(k)Alan J. Pakula
Argitaratze-data1971
IzenburuaKlute
MugimenduaNew Hollywooda
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaNeo-noirra eta crime thriller (en) Itzuli
Iraupena114 minutu
Koloreakoloretakoa
Kokapena
BildumaNew Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Alan J. Pakula
Gidoigilea(k)Andy Lewis (en) Itzuli
[[Kategoria:Andy Lewis (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaAlan J. Pakula
David Lange

Konpainia ekoizleaWarner Bros.
Warner Bros. Pictures (en) Itzuli

[[Kategoria:Warner Bros. Pictures (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaCarl Lerner (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMichael Small (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaGordon Willis (en) Itzuli
Jantzi-diseinatzaileaAnn Roth
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York
Argumentu nagusiaprostituzioa
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0067309 Filmaffinity: 332024 Allocine: 45028 Rottentomatoes: m/klute Allmovie: v27570 TCM: 19243 TV.com: movies/klute Netlix: 60010552Edit the value on Wikidata

Pakulak zuzendutako eta zinemazaleen artean "Paranoiaren Trilogia" deritzona osatzen du, The Parallax View (1974) eta All the President's Men (1976) filmeekin batera.

Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Jane Fonda) irabazi zuen, eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso ere (Andy eta Dave Lewis).

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEB, Tom Gruneman (Robert Milli) Pennsylvaniako kimika konpainia bateko enpresaburua arrastorik utzi gabe desagertu berri da. Poliziak Grunemanen bulegoan New York hiriko Bree Daniels (Jane Fonda) deritzon emagaldu baten helbidea daraman gutun lizun bat topatuko du, hark ere antzeko gutunak jasoak zituen. Poliziak sei hilabetez kasua ikertu ostean bere hortan jarraituko du, hortaz, Grunemanen enpresako lankidea den Peter Cable (Charles Cioffi) enpresaburuak familiaren adiskidemina den John Klute (Donald Sutherland) detektibea kasua ikertu dezan kontratatuko du.

Klutek Bree bizi den eraikin berdinean apartamentu bat alokatuko du eta berau galdekatzeko ikustera doanean bien arteko erakarpena eta maitasun harremana sortuko da. Klutek hiriko gaizkileen giroan bere ikerketarekin jarraitzen duen bitartean emagalduen hilketak jazoko dira. Orduan, Bree hurrengo biktima izan daitekenaren susmoak asaldatuko du.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu