Klotario I.a[1] Zaharra (497561eko azaroaren 29a) frankoen monarka bat izan zen, eta Klovis eta Klotilderen seme gazteena zen. Neustriako erregea (511-561), Orléansekoa (532-561), Borgoinakoa, Txildeberto anaiarekin partekatu zuena (534-558), Austrasiakoa (555-561) eta Paris eta Borgoinakoa (558-561) izan zen.

Klotario I.a

Frankoen erregea

Bizitza
Jaiotzaezezaguna eta Soissons, 498
HerrialdeaFrankoen Erresuma
Heriotzaezezaguna eta Soissons561eko azaroaren 29a (62/63 urte)
Hobiratze lekuaSoissons
Familia
AitaKlovis I.a
AmaClotilde
Ezkontidea(k)Gondioke
Chunsene (en) Itzuli
Aregund (en) Itzuli
Ingund (en) Itzuli
Waldrada (en) Itzuli
Radegunda  (538 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaMerovingiar leinua
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Erregealdia aldatu

Regnum Francorum banatu egin zuten Klotarioren aita hil zenean, eta Klotariok Neustria jarauntsi zuen. Ingondarekin ezkondu zen 517an.

Klodomir anaia hil zenean (524), Klotario haren alargunarekin, Gondiokerekin, ezkondu zen. Hala ere, ez zuen anaia defuntuaren lurraldea bereganatu, lege salikoak erresuma Klodomirren semeen artean banatzera behartu baitzuen. Hori saihesteko asmoarekin, Klotario Txildebertorekin batu zen eta oinordeko gazteen hilketa prestatu zuten. Hiru anaietatik, bi erailak izan ziren, eta azkenak, (Klodoaldok) bere parteari uko egin eta monje-bizitza aukeratu zuen. Klotariok eta Txildebertok anaiaren lurraldea beraien artean banatu ahal izan zuten. Sigeberto I.ak, Klotarioren semeak, oinordetu zuen erresuma.

531n Radegundarekin ezkondu zen, baina Poitiersko komentu batera, Europako lehenengo komentu femeninoa, erretiratzea nahiago izan zuen. Klotario Ingondarekin ezkondu zen berriz ere 532an eta gero haren ahizpa Arnegondarekin.

Teodobaldoren heriotzak, anaia defuntuarenak 555ean eta Txildebertorenak, oinordekorik utzi gabe, 558an, Klotariok Regnum Francorum berriz batu ahal izatea eragin zuen.

Erreferentziak aldatu


Aurrekoa
jabegabe
Frankoen errege
Merovingiar leinua

558561
Ondorengoa
jabegabe


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klotario I.a