Klodia Pulkra, latinez Clodia Pulchra Tertulla, (c. K. a. 94)[1]Quadrantaria” bezala ere ezagutua, eta akademikoki Klodia Metelorena (Clodia Metelli), Apio Klaudio Pulker Antzinako Erromako patrizioak izan zituen hiru alabetako bat izan zen. Bere amaren identifikazioa ez dago argi, batzuen ustez Zezilia Metela Balearika izan zelarik, eta beste hainbat historialariren arabera honen iloba Zezilia Metela Luzio Zezilio Metelo Diadematusen[2] alaba izango zelarik Klodiaren ama.

Klodia

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, K.a. 95
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, K.a. 45 (49/50 urte)
Familia
AitaAppius Claudius Pulcher
AmaCaecilia Metella
Ezkontidea(k)Quintus Caecilius Metellus Celer (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaClaudii Pulchri (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak

Garaiko beste hainbat eliteko emakumeren antzera, Klodiak grekeraz eta filosofia ikasi zuen gaztaroan, bereziki ona izan zelarik poesia idazten[3]. Bere bizitza bere garaikideak izan ziren Marko Tulio Zizeronek, bere idatzietan, eta Gaio Valerio Katulok bere poemetan erregistratua geratu zen[4].

Biografia aldatu

Gaztaroa aldatu

Apio Klaudio Pulkeren alaba izan zen, eta hiru anai: Apio Klaudio Pulker (K.a. 54an kontsul), Gaio Klauido Pulker (K.a. 56an pretore) eta Publio Klaudio Pulker (K.a. 58an plebeioen tribunoa) eta beste bi edo hiru arreba izan zituen, bera baino gazteagoak ziren biak Kinto Marzio Rexekin eta Lukulorekin ezkondu zirenak. Ez dago argi ea Klodia alabarik zaharrena zen edo ez, bakarrik ez zela arreba gazteena. Bere anaia klodiorekin batera, bere izena Klaudiatik Klodiara aldatu zuen, plebeiar konnotazioa zuen izen bat.

Ezkontza aldatu

Klodia Kinto Zezilio Metelo Zelerekin ezkondu zen,  zeineraekin Zezilia Metela deituriko alaba bat izan zuen. Ezkontza hau ez zen oso zoriontsua izan. Klodiak hainbat maitale izan zituen, haietako bat Katulo poeta izango zena, eta ezaguna bilkatu zen gustukoa zuelako apustuak egitea eta mozkortzea. Bere senarrarekin argudioak izaten zituen, bai publikoan bai pribatuan, era nahiko ohikoan. Metelo era arraroan hil zenean K. a. 59an, batek bano gehiagok pentsatu zuten Klodiagatik pozoindua izan zela.

Iskanbilak aldatu

Alargundu ondoren, klodiak beste hainbat amorante izan zituen, horien artean Marko Kaelio Rufo, Katulo poetaren laguna. Amodio hau bereziki zalapartatsua izan zen, erlazioa amaitu ostean K.a. 56an, Klodiak Kaeliori bera poziotzen saiatu izana leporatu baitzion publikoki. Salaketa honek epaiketa bat egotera eraman zuen. Kaelioren abokatua Zizeron bera izan zen. Zizeronek bere bezeroaren defentsarako Klodia erasotzea erabaki zuen, eraso hau Zizeronen diskurtso pro Caelion agertzen delarik. Zizeronek interés personal bat zuen epaiketa honetan, Klodiaren anaia Klodio Zizeronen etsai politikoa garrantzitsuena baitzen. Diskurtsoan, Zizeronek Klodiari mozkor bat eta emagaldu bat izatea leporatu zion, bai eta bere anaiarekin erlazio inzestuoso bat edukitzea ere. Honekin batera, Klodiak bere familiaren ohorea zikindu izana salatzen zuen ere, eta Palatinoko Medea deitzen zion behin baino gehiagotan.

Epaiketaren ostean, Kaelio libre gelditu zen, honen ostean Klodiaz gehiago idazten ez delarik. Bere heriotza data ezezaguna da. Zizeronek berriz ere hitz egiten du Klodia batetaz K.a. 44an[5], baina erromatarren onomastika kontuan edukita, zeinetan familia bateko alaba guztien izena (praenomen), familia honen izenaren (nomen) femeninoa izango zen,  zaila da esatea izen honek Klodiari edo bere arrebetako bateri egiten dioen erreferentzia.

Lesbiarekin identifikazioa aldatu

 
Lawrence Alma-Tadema, "Katulo Lesbiaren etxean"

Katulo poetak hainbat poesía desberdin idatzi zituen Lesbia deituriko emakume baten inguruan. Lesbia hau Klodia bat bezala identifikatua izan zen jada K.o. II. mendean Apuleio idazlearen arabera. Garaiko poesia latindarrean ohikoa zen persona baten izena antzeko metrika zuen ezizen batekin aldatzea. Egun, Lesbia Klodia Metelorenarekin egiten den identifikazioa onartutzat ematen da, Zizeronek berataz egin zuen deskripzioa kontuan edukita. Hala eta guztiz ere, autore batzuek zalantzan jartzen dute identifikazio hau[6].

Dena den, ohikoena akademian Klodia Lesbiarekin identifikaztea da, Katuloren zati hau (79. 1-2) kontuan edukita[7]:

Lesbio oso liraina da. Zergatik ez? Lesbiak nahiago du

Bera zu eta zure tribua baino gehiago, Katulo.

Baina utzi gizon lirain hau Katulo eta bere tribu guztia saltzen

ezagutzen duen edozein pertsonatik hiru muxu jasoitzeko gai bada.

Pulcher” latinezko hitza da “liraina” esateko, bai eta Klodiaren familiaren ezizena, eta beraz bere anai Klodiorena ere. Lesbio deituriko pertsonaia agertzen den poesía bakarra dugu hau, eta kontuan edukirik “Lesbio” Lesbia izenaren forma maskulinoa dela, poemaren arabera biek oso erlazio estua dutela eta Klodia eta bere anaiaren aurkako inzestu salaketak egon zirela, Zizeronek aipatzen dituenak[8], adibidez, egungo ikerlariek onartutzat ematen dute, salbuespenak salbuespen, Lesbia Klodia dela.

Kulturan aldatu

  • Klodia Robert DeMaria idazlearen “Klodia” liburuko pertsonaia nagusia da.
  • Klodia hainbatetan agertzen da Roma sub Rosa Steven Sayloren novela historikoetan.
  • Klodiak nahiko rol garrantzitsua du John Maddoxen SPQR series liburuetan.
  • Klodia eta Katulo Helen Dunmore idazlearen Counting the Stars novelaren protagonistak dira.

Bibliografia aldatu

  • W.J. Tatum, The Patrician Tribune. Publius Clodius Pulcher, Chapel Hill 1999.
  • L. Fezzi, Il tribuno Clodio, Roma-Bari 2008
  • M.B. Skinner, Clodia Metelli. The Tribune`s Sister, Oxford University Press 2011.

Erreferentziak aldatu

  1. Haupt, Moritz. «Quaestiones Catullianae» Opuscula (Cambridge University Press): 1–72. ISBN 978-1-107-33851-7. (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  2. Wiseman, T. P.. (1971-05). «Celer and Nepos» The Classical Quarterly 21 (1): 180–182.  doi:10.1017/s0009838800028913. ISSN 0009-8388. (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  3. Townend, G. B.. (1987-04). «Catullus in a Context - P. Wiseman: Catullus and his World: a Reappraisal. Pp. x + 287. Cambridge University Press, 1985. £19.50.» The Classical Review 37 (1): 13–15.  doi:10.1017/s0009840x00100150. ISSN 0009-840X. (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  4. Billows, Richard A.. (2009). Julius Caesar : the colossus of Rome. Routledge ISBN 978-0-203-41276-3. PMC 309274025. (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  5. Böhm, Richard G.. (1980). «Cicero, ad Att. I 19,1» Quaderni Urbinati di Cultura Classica 4: 73.  doi:10.2307/20538624. ISSN 0033-4987. (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  6. La dolce vita. 2018  doi:10.5040/9781838713867. (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  7. Huebner, Sabine. (2015-01-05). «Oxford Classical, The Oxford Classical Dictionary. 4th Ed. General Editors Simon Hornblower and Antony Spawforth. Assistant Ed. Esther Eidinow. Oxford, Oxford University Press 2012» Historische Zeitschrift 300 (1)  doi:10.1515/hzhz-2015-0019. ISSN 2196-680X. (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  8. Furno, Martine. (1997). «Contexere carmen : forme et usage des citations littéraires dans le Pro Caelio de Cicéron» Vita Latina 146 (1): 44–51.  doi:10.3406/vita.1997.970. ISSN 0042-7306. (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).