Klebsiella

Bakterio gram-negatibo, anaerobio fakultatibo eta mugiezinen generoa; animalien eta gizakien hesteetan eta arnas aparatuan agertu ohi dira. Espezie batzuk patogenoak dira gizakientzat

Klebsiella generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo txikiak direnak (kokobaziloak). Enterobacteriaceae familia barnean sailkatuta daude. Anaerobio fakultatiboak dira eta ez dute esporarik sortzen. Ez dira mugikorrak (flagelorik ez).

Klebsiella
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaGammaproteobacteria
OrdenaEnterobacterales
FamiliaEnterobacteriaceae
Generoa Klebsiella
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Genero honetan 14 espezie daude, batzuk aske biziz (lurzoruan, uretan...) eta beste batzuk animalia eta gizakiaren barnean (saprofito edo patogeno moduan). Badaude oportunistak ere.

Genero honetako ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:

Klebsiella-k, Enterobacter, Citrobacter eta Escherichiarekin batera bakterio koliformeen multzoa osatzen du. Koliformeak hestean bizi diren bakterioak dira, ezaugarri biokimiko amankomunak dituztenak eta garrantzi handikoak ingurugiro-mikrobiologian, kutsadura fekalaren adierazleak baitira.

Klebsiella batzuek berezko ezaugarria dute, bakterioen artean oso ohikoa ez dena: horma zelularraren gaineko kapsula. Kapsula horrek bakterioaren birulentzia areagotzen du, leukozitoen fagozitosia eragozten baitu. Espezie kapsuladunen artean Klebsiella pneumoniae da aipagarriena.

Genero honetako bakterio batzuek oso ohikoa ez den beste ezaugarri biokimikoa ere badute: nitrogeno atmosferikoa finkatzeko gai dira.

Patogenia aldatu

Genero honetako patogeno ezagunena Klebsiella pneumoniae da, pneumonia mota bat sortzen duena. Pneumoniaz gain, bakterio honek gernu-infekzioak eragin ohi ditu.

Horretaz gain, Klebsiella ozaenae (errinitis atrofikoaren eragilea) eta Klebsiella rhinoscleromatis (errinoskleromaren eragilea, sudur-mukosaren infekzioa) dira beste patogeno batzuk.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klebsiella