Klarälven (norvegieraz: Klara), Norvegian hasi eta Suedian bukatzen den ibaia da. 460 kilometrotako luzera duenez herrialde bietako luzeenetakoa da, baina Vänern aintziraren ondoren sortzen den Göta ibaiarekin batera 740 kilometrotako luzera hartzen du eta honek Eskandinavia guztiko ibai handiena bihurtzen du.

Klarälven
Klarälven (su), Klara (no)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera460 km
Geografia
Map
Koordenatuak62°19′50″N 12°14′42″E / 62.3306°N 12.245°E / 62.3306; 12.245
Estatu burujabe Norvegia
Former county of Norway Hedmark
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera11.800 km²
Arro hidrografikoaKlarälven basin (en) Itzuli
Ur-emaria165 m³/s
IturburuaRogen (en) Itzuli
Bokalea
()
Vänern

Etimologia aldatu

Klarälven izenak "ibai garbia" esan nahi du suedieraz. XIX menderarte Norvegiako zatian Femundelva edo Trysilelva izenak izan zituen baina jadanik suedierazko izena nagusitu da.

Ibilbidea aldatu

Norvegia eta Suediaren artean dagoen Rogen aintziran du sorburua eta mendebalderantz egiten du, berehala Femund aintziran sartuz. Ondoren hegoalderantz abiatzen da eta Suedian sartzen da. 460 kilometro egin ondoren Karlstad hirian delta sortu eta Vänern aintziran sartzen da.

Garrantzia ekonomikoa aldatu

Hainbat jarduera kokatzen dira ibaiaren inguruan:

  • Bederatzi planta hidroelektriko.
  • Izokin eta amuarrain arrantza.
  • Uretako kirolak

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu