Kizzuwadna

Anatolian zegoen antzinako erresuma

Kizzuwadna edo Kizzuwatna, hurriten kulturako erresuma bat izan zen. Anatoliako hegoalde menditsuan kokatua zegoen, gaur egun Turkiako Alexandretako golkoan izena duen inguruan.[1] K.a. II. milurtekoan garatu zen, Brontze Aroan, alegia. Taurus mendilerroak eta Ceyhan ibaiak mugatzen zituen eta Kummani zuen hiriburu. Geroago, Zilizia izena emango zioten lurralde honi.

Historia aldatu

 
Ekialde hurbila (edo Asia mendebaldea) K.a. XIV. mendearen lehen erdian.

Bere historia, hititen inperioarekin lotuta dago, eta, hasieran, erresuma independente bat izan bazen ere (Adaniya deitua), dirudienez, inperioan hititan sartu zen Hattusili I.aren erregealdian, (K.a. 1650-K.a. 1620). Ondoren, aldiz, hititek izan zuten ahuldadea probestuz, Kizzuwadna independente aldarrikatu zen, honela, Mitanni eta Hititar inperioaren artean zuen tarteko kokapenarekin jokatuz, botere handia lortu ahal izan zuen.

Egoera hau, Telepinu erregeak eta bere ondorengoek onartu zutena, Tudhalia I.aren erregealdira arte mantendu zen, (K.a. 1430-K.a. 1400), Kizzuwadna estatu basailu bihurtu zuena Sunasurako hitzarmenaren bidez, Mitanniren aurkako bere kanpainen aurrekari bezala.

Kizzuwadna, hititar inperioaren basailu bezala mantendu zen Shubiluliuma I.aren erregealdira arte (K.a. XIV. mendearen erdialdea), errege honek, Kizzuwadnaren izenezko independentziarekin amaitu zuelarik.

Kadeshko gudu ezagunean (K.a. 1299/1291 bc), Kizzuwadnak tropak eman zizkion Muwatallis II errege hititari Egiptoko Ramses II.aren aurka. Borroka horren ondorioz, hititek Siriako kontrola sendotu zuten.[1]

Hititengan izan zuen eragina aldatu

Hititar inperioaren mendeko egoera politikoa gora-behera, Kizzuwadnak eragin handia izan zuen hititengan: erresuma honen bidez, hititen kulturan elementu hurritar ugari sartu zituzten, bereziki erlijioan, zenbait errege hititek, Urhi-Teshub kasu, euren izen hurrita erabiltzeraino.

Kizzuwadna, adibidez, Hebat jainkosa hurritaren gurtzaren gune nagusietako bat zen, eta gurtza horrek eragin handia izan zuen k.o. XIII. mendearen amaieran hittiten estatu-erlijioan.

Kizzuwadnak ere zeregin garrantzitsua izan zuen erresumako ekonomian, burdinaren galdaketa eta fabrikaziorako funtsezko zentro bihurtu baitzen.[1] [[Fitxategi:Anatolian moon god closeup.jpg|erdian|thumb|[[Fitxategi:YazilikayaTexier.jpg|thumb|Hebat jainkosa lehoi baten gainean zutik, Yazilikayako santutegiko erliebe batean.]]Anatoliako Arma ilargiaren jainkoa irudikatzen duen erliebea, luwitek eta hititek gurtza eskaintzen zioten. Bere ikonografia Kizzuwatnan garatu zen, hurriten ilargiaren jainkoa zen Kušuḫ-ren irudikapenetan oinarrituta. Bi jainkoak, ilargi-sinbolo batekin apaindutako kapelekin apaindutako gizon hegaldunak bezala erretratatu ziren.]]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Ingelesez) «Kizzuwadna | ancient kingdom, Anatolia | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).

Kanpo estekak aldatu