Kitina

Intsektuen eta bestelako artropodoen kutikulan dagoen polisakarido nitrogenoduna. N-azetilglukosaminaren polimero bat da.

Kitina onddoen zelula horman eta artropodo batzuen kanpo-eskeletoan dagoen polisakaridoa da[1]. Zelulosaren ondoren naturan dagoen polimero ugariena da.

Kitina
SMILES isomerikoa
N([C@@H]1[C@H](O[C@@H]([C@@H]([C@H]1O)O)CO)*O*[C@@H]1[C@@H](O)[C@H](NC(C)=O)[C@H](O[C@@H]1CO)*O*[C@@H]1[C@@H](O)[C@H](NC(C)=O)[C@H](O[C@@H]1CO)O)C(C)=O
Konposizioaoxigeno, karbono, hidrogeno eta Nitrogeno
Masa molekularra203,1925 g/mol
Identifikatzaileak
CAS zenbakia1398-61-4
PubChem6857375
Gmelin17029
EC zenbakia215-744-3
ECHA100.014.313
CosIng75063
MeSHD002686
Human Metabolome DatabaseHMDB0003362
UNII8SH93A7QWW
KEGGC00461

Etimologia eta historia aldatu

Kitina frantsesezko chitine hitzetik dator eta hau grekerazko χιτών izenetik. "Estalkia" edo "oskola" esan nahi du. Kitinaren egitura Albert Hofmann suitzarrak zehaztu zuen 1929 urtean.

Egitura aldatu

N-Azetilglukosaminaz osaturiko homopolisakaridoa da (zehazki, N-azetil-D glukosa-2 amina). Monomero horiek β(1→4) loturen bidez elkarturik daude (glukosa molekulek zelulosa osatzen duten modu berean)[2]. N-Azetilglukosaminaren disakaridoa kitobiosa da, eta hau ere har daiteke kitinaren monomero gisa.

 
Txitxarra larba garaian izan zuen kitinazko exoeskeletutik ateratzen.

α-kitina eta β-kitina existitzen dira. Naturan α-kitina da ohikoena, artropodo eta onddoen kutikuletan agertzen aita. β-kitina txibietan baino ez da aurkitu.

Kitina ez da uretan eta disolbatzaile organikoetan disolbatzen. Azido inorganikoetan (klorhidriko, sulfuriko...), baina, disolbagarria da, azetilo taldea galtzean kitosanoa bihurtzen baita.

Erabilerak aldatu

Karramarroen kanpo-eskeletotik erauzi ohi da, azidoak erabiliz. Aplikazio ugari ditu: eragile malutatzaile gisa uren tratamenduan, lodigarri moduan elikagai-industrian, industria farmazeutikoan, etab.

Erreferentziak aldatu

  1. McGavin, George C.. (2000). Insectos arañas y otros artrópodos terrestres. Barcelona Omega, 11 or. ISBN 84-282-1201-5..
  2. Hainbat autore. (2004). Biología molecular de la célula. Barcelona: Omega ISBN 978-84-282-1351-6..


Kanpo estekak aldatu