Kitami (japonieraz: 北見市 Kitami-shi?) , Hokkaidoko Okhotsk suprefeturako hiri handiena da baina suprefeturako hiriburua Abashiri da. 2014ko erroldaren arabera Kitamik 122.276 biztanle ditu.

Kitami
北見市
北見市
Japoniako hiria
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Prefetura
Suprefetura
Hokkaido
Hokkaido
Okhotsk
Izen ofiziala北見市
野付牛村
野付牛町
Jatorrizko izena北見市
Posta kodea090-0001–099-2231
Geografia
Koordenatuak43°48′11″N 143°53′41″E / 43.8031°N 143.8947°E / 43.8031; 143.8947
Map
Azalera1,427,56 km²
MugakideakAbashiri, Kunneppu (en) Itzuli, Oketo (en) Itzuli, Saroma (en) Itzuli, Ozora (en) Itzuli, Tsubetsu (en) Itzuli, Bihoro (en) Itzuli, Engaru (en) Itzuli, Yubetsu (en) Itzuli, Kamikawa (en) Itzuli eta Kamishihoro (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria115.441 (2020ko abenduaren 31)
−5.785 (2015)
Dentsitatea80,87 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1942ko ekainaren 10a eta 1909ko apirilaren 1a
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
Hiri senidetuakElizabeth (New Jersey), Kōchi, Barrhead (en) Itzuli, Jinju, Marumori (en) Itzuli, Ono (en) Itzuli, Poronaisk eta Sakawa (en) Itzuli
http://www.city.kitami.hokkaido.jp/ www.city.kitami.hokkaido.jp

Geografia aldatu

Kitami lur barnean dago Kitami mendiak inguruan dituela. Mendi garaiena Teshio mendia (1.557m) da eta bertan sortzen da uharteko bigarren luzeena den Teshio ibaia.

Historia aldatu

1872an Notsukeushi-mura (ノツケウシ村) herrixka sortu zen eta 1942an hiri estatusa lortzerakoan izen berria jaso zuen, Kitami.

Ekonomia aldatu

Kitamik menda ekoiztu eta esportatzen du, munduan kontsumitzen den menda guztiaren %70-a hain zuzen ere. Bertan hakka izenaz ezagutzen da.

Jaialdiak aldatu

Hiru jaialdi nagusi daude Kitamin: Negukoa otsailean, Udakoa uztailaren hasieran eta Krisantemoaren jaialdia urria eta azaroaren artean.

Kirola aldatu

Kitamiko kirol nagusia Curling-a da. Ikastetxeetan ere praktikatzen dute gaztetxoek. Tokoroko herritik dator afizioa eta 2006an Kitamiren barruan sartu zen Tokoro. 1998ko Olinpiar Jokoetako Japoniako selekzioan bost partaide Tokorokoak zien eta 2006ko Jokoetan sei partaide.

Ondasun nabarmenak aldatu

Iruditegia aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Kanpo estekak aldatu