Kirov (errusieraz: Киров), lehen Viatka (errusieraz: Вя́тка) eta Khlynov (errusieraz: Хлы́нов) deitua, mendebaldeko Errusiako hiria da, Kirov oblasteko hiriburua. Europari dagokion Errusiaren erdigunean dago, Viatka ibaiaren ertzean. 2010ean 473.695 biztanle zituen[1].

Kirov
Киров
hiri/herria
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Kirov oblasta
Hiri okrugaMunicipal Formation of the City of Kirov
AlkateaValery Vladykin (en) Itzuli
Izen ofizialaКиров
Jatorrizko izenaКиров
Posta kodea610000–610050
Geografia
Koordenatuak58°36′N 49°39′E / 58.6°N 49.65°E / 58.6; 49.65
Map
Azalera705 km²
Altuera150
Demografia
Biztanleria471.754 (2023ko urtarrilaren 1a)
3.542 (2021)
Dentsitatea671,91 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1374
Telefono aurrizkia8332
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakSiedlce
http://www.admkirov.ru/

Historia aldatu

Khlynov gotorlekua 1181. urtean eraiki zuten, Ural mendien mendebaldera, Novgorodko merkatariek[2]; hiri gisa 1374ko agirietan azaltzen da. 1489. urtean Moskuko Printzerrian sartu zuten, eta Errusian oso ezaguna egin zen ekoizten zituzten buztinezko irudiengatik.

Gorde den monumentu zaharrena 1689. urteko Jasokunde Katedral ikusgarria da. 1781. urtean Katalina Handiak Viatka izena eman zion hiriari, eta Viatkako Gobernazioko hiriburu izendatu zuen. Hirian erbesteratuta egon ziren, besteak beste, Alexander Herzen, Alexander Vitberg, eta Mikhail Saltikov-Shchedrin.

XIX. mendearen amaieran trenbide Transiberiarraren estazio garrantzitsua izan zen. 1934. urtean hiriari Kirov izena ipini zioten, Sergei Kirov sobietar agintariaren omenez.

Biztanleria aldatu

Biztanleriaren bilakaera
1811 1897 1923 1939 1959
4 200 25 008 52 300 143 558 252 416
1970 1979 1989 2002 2010
332 503 389 533 440 240 457 578 473 695

Klima aldatu

Kirovek klima kontinental hezea du, Dfb Köppen klima sailkapenean.

      Datu klimatikoak (Kirov)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 3.8 4.4 13.9 27.3 31.5 36.9 36.6 35.9 30.1 22.6 11.0 7.0 36.9
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -8.7 -7.4 0.0 8.8 16.9 22.0 24.2 20.6 14.0 5.9 -2.6 -7.1 7.2
Batez besteko tenperatura (ºC) -11.9 -10.9 -4.0 4.0 11.2 16.5 18.9 15.6 9.7 3.0 -4.9 -9.9 3.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -15.0 -14.0 -7.6 -0.1 6.3 11.8 14.1 11.6 6.4 0.6 -7.2 -12.8 -0.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -41.9 -40.5 -33.8 -21.2 -10.5 -2.4 2.7 0.0 -8.3 -23.2 -39.8 -45.2 -45.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 49 33 37 34 54 78 77 77 61 64 57 55 676
Iturria: Pogoda.ru.net[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu