Kiowa-Tano hizkuntza familia (baita ere Kiowa-Tanoar, Tanoar, Tano-Kiowar hizkuntzak, edo Tano hizkuntzak, edo Tano-Kiowa hizkuntza familia), gaur egungo Mexiko Berrian, Kansas, Oklahoma eta Texasen indigena talde batzuek hitz egiten duten hizkuntzen familia da[1].

Kiowa-Tano
Datu orokorrak
Hiztunak9.230 (ezezaguna)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indigenous language (en) Itzuli
Ameriketako jatorrizko hizkuntzak
Hizkuntza kodeak
Glottologkiow1265

Hizkuntzak aldatu

Kiowa-Tano hizkuntza familiak zazpi hizkuntza ditu lau adarretan:

Kiowa-Tano;

Kiowa, (Cáuijògà/cáuijò:gyà): 20 hiztun.

Towa (edo Jemez hizkuntza): 3.000 hiztun.

 Tiwa 
Ipar Tiwa 

Taos: Ipar Tiwa hizkuntzaren dialektoa edo aldaera, 800 hiztun.

Picuris Pueblo herriko Ipar Tiwa dialekto edo hizkuntza, 225 hiztun.

Hego Tiwa: 1.600 hiztun.

? Piro † hizkuntza hila.

Tewa: 1,600 hiztun.

Banaketa geografikoa aldatu

 
Kiowa-Tano hizkuntzen banaketa, kolonizatzaileen garaian.

Kiowa herria iparralderago bizi zen, eta hego-ekialderantz aldatu zen kolonizatzaileekiko kontaktu garaian[2]. Kiowak egun nagiusiki Oklahoman bizi dira, eta oso pertsona nagusi gutxi batzuek baizik ez dira mintzo hizkuntzan.

Gainerako hizkuntzen eremua Rio Grande haraneko Pueblo herrietan zegoen eta dago, egungo Mexiko Berrian[3].[4] [5]

 
Pueblo herrien Tano hizkuntzen eremuak, eta puntuz, beraien Pueblo herri tradizionalak.

Erreferentziak aldatu

  1. «Glottolog 4.3 - Kiowa-Tanoan» glottolog.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-23).
  2. (Ingelesez) Meadows, William C.. (2016-07-01). «New Data on Kiowa Protohistoric Origins» Ethnohistory 63 (3): 541–570.  doi:10.1215/00141801-3496827. ISSN 0014-1801. (Noiz kontsultatua: 2020-12-23).
  3. (Ingelesez) Stack, Adam. (2017). «A People Apart: Factionalism and Conversion in Pueblo Mission Villages, A.D. 1620–1680» undefined (Noiz kontsultatua: 2020-12-23).
  4. Hickerson, Nancy P.. (1988). «The Linguistic Position of Jumano» Journal of Anthropological Research  doi:10.1086/jar.44.3.3630262. (Noiz kontsultatua: 2020-12-23).
  5. (Ingelesez) Duwe, Samuel. (2011). The Prehispanic Tewa World: Space, Time, and Becoming in the Pueblo Southwest. (Noiz kontsultatua: 2020-12-23).[Betiko hautsitako esteka]