Kinto Zezilio Metelo Eszipion Pio Nasika

Kinto Zezilio Metelo Eszipion Pio Nasika (latinez: Quintus C a. C.illius Metellus Pius Scipio Nasica, batzuetan Kinto Zezilio Metelo Eszipion bezala laburtua, Erroma?-Hippo Regius K.a. 46), noble, politikari eta militar erromatar bat izan zen, familia patrizio garrantzitsuenetako bateko kidea.

Kinto Zezilio Metelo Eszipion Pio Nasika

Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna

Erromako kontsula

K.a. 52 - K.a. 52
Erromatar gobernadorea

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, K.a. 99
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, K.a. 46 (52/53 urte)
Heriotza moduasuizidioa: odolustea
Familia
AitaPublius Cornelius Scipio Nasica, Quintus Caecilius Metellus Pius
AmaLicinia
Ezkontidea(k)Aemilia Lepida (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaCaecilii Metelli (en) Itzuli
Cornelius Scipio
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra

Bizitza aldatu

Publio Kornelio Eszipion Nasikaren semea, Kinto Zezilio Metelo Piok semetzat hartu zuen. K.a. 59an plebearen tribunoa zelarik, Zizeronek, salaketa larrietatik defendatu zuen, Katilinaren Konplota deuseztea lagundu zuten informazioetako asko zor baitzizkion.

Edila K.a. 57an eta pretorea K.a. 55ean, kontsulgai izan zen K.a. 53an, baina ez zuen arrakastarik izan, hauteskunde hauek, Ponpeio kontsul bakar bezala izendatuz amaitu zirelarik. Metelok ez zuen denbora asko behar izan Ponpeiorekin harremanetan jartzeko. Elkarlan honen emaitza, Ponpeio, Kintoren alaba zen Korneliarekin ezkondu izana da, K.a. 52an, triunbiroaren bosgarren emaztea izan zena. K.a. 52an, Ponpeiok, kontsul bezala bere lagun egin zuen, une horretan, Julio Zesarrekin bere etsaitasuna hasiz. K.a. 49an, Metelo Eszipion izan zen, Julio Zesarri, honek bere armada lizentziatu behar zuela proposatu zuena, Errepublikaren Etsai izendatzea nahi ez bazuen, hau, Erromatar Errepublikako Bigarren Gerra Zibila abiarazi zuen arrazoia izan zelarik.

Banaketa probintzialean, Siria egokitu zitzaion, prokontsul bezala, K.a. 48an, non, partiarren aurka arrakasta handiak lortu zituen. Farsaliako guduan, bi legioren buru borrokatu zuen, eta Afrikara ihes egin zuen, non Katon Minorren armadarekin batu zen.

K.a. 46ko Tapsoko porrotaren ondoren, Hispaniara ihes egiten saiatu zen, baina ekaitz batek, bere ontziak, berriz Afrikako kostaldera itzuli zituen, Publio Sittiok harrapatu zuelarik, Hippo Regiusen hilaraziz.


Aurrekoa
Kneo Domizio Kalbino eta Marko Valerio Mesala Rufo
Erromatar Errepublikako kontsula Ponpeiorekin
K.a. 52
Ondorengoa
Servio Sulpizio Rufo eta Marko Klaudio Martzelo
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kinto Zezilio Metelo Eszipion Pio Nasika