Kinto Fabio Maximo Emiliano

Kinto Fabio Maximo Emiliano (latinez Quintus Fabius Q. f. Q. n. Maximus Emilianus) Erromatar Errepublikako politikari eta kontsul bat izan zen.

Kinto Fabio Maximo Emiliano
Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna

Erromako kontsula

K.a. 145 - K.a. 145
Pretore


Erromatar gobernadorea

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, K.a. 189
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, K.a. 130 (58/59 urte)
Familia
AitaLuzio Emilio Paulo Mazedoniko, Quintus Fabius Maximus
AmaPapiria
Ezkontidea(k)ezezaguna
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaFabii Maximi (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra

Fabio, adopzioz, Fabia gens patrizioko kidea zen, baina jaiotzaz Luzio Emilio Paulo Mazedonikoren eta honen emazte Papiriaren seme nagusia eta Publio Kornelio Eszipion Emilianoren anaia nagusia zen. Kinto Fabio Maximo Alobrogikoren.

Fabio, K.a. 168an, bere aita biologikoaren agindupean aritu zen Hirugarren Mazedoniar Gerran, eta bere aitak Erromara Pidnan lortutako garaipena iragartzera bidali zuen.

Fabio pretore izan zen Sizilian K.a. 149 eta K.a. 148 artean, eta kontsul bihurtu zen K.a. 145ean Luzio Hostilio Manzinorekin batera, bere probintzia Hispania izan zelarik.

Bere kontsulaldiaren ondoren Hispaniako prokontsultza lortu zuen, non Viriatoren aurka borrokatu eta hau garaitu zuen Lusitaniar Gerretako gudu batean, baina Viriato liderra harrapatzerako orduan huts egin zuen eta gerrak jarraitu egin zuen bere anaiak Numantzia erraietaraino suntsitu zuen arte hamar urte beranduago.

Fabio eta bere anaia Polibio historialariaren patroi eta ikasleak ziren, anai batasun eredu bat bezala deskribatu zituena, bere adopzioaren ondorioz etxe ezberdinetan hazi ziren arren.


Aurrekoa
Gneo Kornelio Lentulo eta Luzio Mummio Akaiko
Erromatar errepublikako kontsula Luzio Hostilio Manzinorekin
K.a. 145
Ondorengoa
Servio Sulpizio Galba eta Luzio Aurelio Kota