Kinkaku-ji (japonieraz: 金閣寺?, eus. "Urrezko Pabiloiaren Tenplua") , Japoniako Kyoto herrian dagoen tenplu Zen budista bat da. Bere izen ofiziala Rokuon-ji (japonieraz: 鹿苑寺?, eus. "Oreinaren lorategiaren tenplua") da.

Kinkaku-ji
金閣寺
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak
Shinbutsu Reijō Junpai no Michi
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Kyoto
Izendaturiko hiria Kyoto
Japoniako auzoaKita-ku
Koordenatuak35°02′22″N 135°43′43″E / 35.0395°N 135.7285°E / 35.0395; 135.7285
Map
Historia eta erabilera
Kinkaku-ji arson incident 1950eko uztailaren 2a
ErlijioaRinzai Zena
IzenaGuan Yin (en) Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)zurra, kinpaku (en) Itzuli eta Jōbōji urushi (en) Itzuli
EstiloaShinden-zukuri (en) Itzuli
Wayō (en) Itzuli
Zenshūyō (en) Itzuli
Solairuak3
Azalera9,3 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia688-013
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Historia aldatu

Tenplua dagoen lurraldea Kitayama-dai izenaz ezagutzen zen aurretik eta Saionji Kintsune estatugizon boteretsuarena zen. 1397an Ashikaga Yoshimitsu shogunak eremua erosi eta Kinkaku-ji tenplua eraiki zuen. Pabilioiaren helburua shariden izatea zen, hau da, Budaren erlikiak gordetzea. Yoshimitsu hil zenean bere semeak Zen tenplu bihurtu zuen. 1467-1477 arteko Onin Gerran eraikinak erre egin ziren. Gaur egungo pabiloia 1955ekoa da.

Egitura aldatu

Urrezko tenplua hiru solairutako eraikina da. Goiko bi solairuak urrezko orriaz estalita daude.

  • Lehenengo solairua: Dharma uren ganbera ezizena du eta XI mendeko Heian inperioko aristokraziaren egoitzen estiloa dauka.
  • Bigarren soplairua: Soinu uhinen dorrea ezizena du eta aristokrata gerlarien estiloan eraikia dago. Budaren aretoa dago bertan eta Kannon jainkosaren santutegia.
  • Hirugarren solairua: Azkenaren kupula ezizena du eta zen estiloan egina dago.
  • Teilatuan brontzezko fenix hegazti bat dago.

Lorategiak aldatu

Tenpluaren inguruko paisaia aprobetxatuz egindako lorategia da, Muromachi Aroan egiten zen bezala. Kyōko-chi (鏡湖池, ispilu putzua) dauka ondoan eta inguruan Hokuzan mendia.

Onarpena aldatu

Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak deritzon multzoaren zati da (Kioto, Uji eta Otsu hiriak), UNESCOk, 1994an, Gizateriaren Ondare izendatu zuena.

Galeria aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu