Kingstown[1] Saint Vincent uharteko portu nagusia eta Saint Vincent eta Grenadinetako hiriburua da. 25.418 biztanle ditu. Kingstown uharteko nekazari-industriaren erdigunea eta turismoentzakoportua ere bada. Banana, koko eta maranta esportatzen ditu. Hiria Saint George parrokian dago, uhartearen hego-mendebaldeko puntan[2].

Kingstown
Kingstown
hiriburua
Administrazioa
Estatua Saint Vincent eta Grenadinak
Saint Vincent eta Grenadinetako parrokiaSaint George parrokia (Saint Vincent eta Grenadinak)
Izen ofizialaKingstown
Jatorrizko izenaKingstown
Geografia
Koordenatuak13°10′N 61°14′W / 13.17°N 61.23°W / 13.17; -61.23
Map
Altuera1 m
Demografia
Biztanleria13.857 (2001eko ekainaren 12a)
0 (2001)
Informazio gehigarria
Sorrera1722
Hiri senidetuakSao Tome

Historia aldatu

Saint Vincent 196 urtez egon zen Britainiar agintearen azpian, baina hiria frantziar kolonoek sortu zuten 1722an[3]. Lorategi botanikoa 1765ean sortu zen, eta Mendebaldeko hemisferioko zaharrenetariko bat da. William Bligh, Bounty itsasontziko mutinagatik ezaguna, ogi-zuhaitzaren haziak eraman zituen 1793an[4].

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Gaur arte, Kingstown inongo herri eta hiriekin senidetuta ez dago.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. ., euskaltzaindia.net
  2. (Ingelesez) «St. Vincent Kingstown : Discover St Vincent And The Grenadines» discoversvg.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-20).
  3. (Ingelesez) «Tourism in Kingstown - Kingstown Tourism | Exploring Tourism» www.exploringtourism.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-20).
  4. (Ingelesez) «Privacy policy & cookies» www.bioversityinternational.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-20).

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Saint Vincent eta Grenadinetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.