Kilwinning, Eskoziako gaeleraz: Cill Fhinnein eta eskozieraz: Kilwinnin, Eskozia hego-mendebaldeko udalerria da, Iparraldeko Ayrshire eskualdeko hiriburua. 2014ko erroldaren arabera 21.693 biztanle ditu. Eskualdeko hiriburua den Irvineren ipar-mendebaldean dago eta berarekin batera 50.000 biztanletik gora osatzen du.

Kilwinning
Cill Fhinnein
Kilwinnin
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaIparraldeko Ayrshire
Geografia
Koordenatuak55°39′N 4°42′W / 55.65°N 4.7°W / 55.65; -4.7
Map
Demografia
Biztanleria16.460 (2016)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01294
Ordu eremuaUTC±00:00

Historia aldatu

VII mendean St Winin-en omenezko eliza bat izan zela badirudi, izan ere garai zaharretan Sagtoun ("Santuen herria") izena izan baitzuen. Hortik etor daiteke gaelerazko Cill Fhinnein izena.

XII mendean Kilwinningeko abadia sortu zuen lurraldeko jauna zen Richard de Morvillek. Abadian Tironensiar beneditarrak ezarri ziren eta berehala hartu zuten noble eta erregeen laguntza. Lau mendetan zehar Eskoziako abadiarik aberatsenetakoa izan zen, 1560an Erlijio Erreforma etorri zen arte.

XVI mendean Eglintoneko kondeen dinastia sortu zen Kilwinningen eta XIX mendean Eglinton gaztelua eraiki zuten. Gaur egun abadia zein gaztelua hondarretan aurkitzen dira.

1966an Irvineko New Town planifikatu zenean Kilwinning barnean gelditu zen eta honen eraginez nabarmen handitu eta zabaldu zen.

Ondasun nabarmenak aldatu

Iruditegia aldatu


Kanpo estekak aldatu