Kikuyua[1][2] Kenyako talde etnikoa da, bantu multzoko kikuyu hizkuntzan mintzatzen dena. 6,623 milioi lagun ziren 2009an, Kenyako Errepublikako biztanleriaren %22.[3] Erdialdeko lur emankorretan bizi dira, Kenya mendiaren eta Rift Haran Handiaren artean.

Kikuyuak

Kikuyu emakumea, jantzi eta margo tradizionalekin. Gaur egun, kikuyuak Mendebaldeko modari jarraituz jantzi eta margotu ohi dira.
Biztanleak guztira
8.622.576
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Kenya
Hizkuntza
kikuyu
swahili
Erlijioa
Kristautasuna, animismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Bantu

Izena aldatu

Kikuyu gîkûyû hitzaren swahilizko forma da; hala ere, kikuyuek agĩkũyũ deitzen diote beren buruari.

Historia aldatu

Kolonizazioa baino lehenago, aldameneko masai etniarekin harreman ona zeukaten kikuyuek. Alabaina, 1880ko hamarkadatik aurrera, ingelesek kostaldean eta geroago Nairobin eraiki zituzten koloniak. Victoria aintziraraino burdinbidea ere eraiki zuten. Horretarako, kikuyuei lurrak kendu zizkieten, eta erreserba txiki batera eraman zituzten.

Hori dela eta, Kenyako independentziarako borrokan, kikuyuek parte-hartze handia izan zuten. 1920ko hamarkadarako botere kolonialaren kontrako erresistentzia antolatuta bazeukaten. Tartean, etorkizunean herrialdeko presidentea izatekoa zen Jomo Kenyatta zegoen. Bigarren Mundu Gerraren ostean, besteak beste Dedan Kimathi buruan zuen Mau-Mau matxinadan paper garrantzitsua jokatu zuten kikuyuek.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 90. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
  2. Kenya. Berria Estilo Liburua, berria.eus.
  3. Gikuyu. ethnologue.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-25).

Kanpo estekak aldatu