Kieselstein gaztelua (eslovenieraz: Grad Kieselstein) Kranj hirian dagoen gaztelua da, XIII mendekoa.

Kieselstein gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Eslovenia
Hiri-udalerriaCity Municipality of Kranj
Koordenatuak46°14′17″N 14°21′14″E / 46.238°N 14.354°E / 46.238; 14.354
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1256 (egutegi gregorianoa)
Arkitektura
Ondarea

Historia aldatu

Sava ibaia gurutzatzeko zubia zaintzeko haren gainean dagoen muinoan gotorleku bat eraiki zen XI mendean. Gaur egungo eraikina ordea 1256koa da. Kranjeko jauntxoa zen Ulrik III Spanheim dukeari eskatu zituen Ortenburgeko kondeek altxatzeko baimena.

1420 urtean Celjeko kondearen esku gelditu zen. Turkiarren erasoei aurre egiteko harresiak eraiki zirenean dorrea bertan integratu zen. 1456an Celjeko kondeen dinastia bukatu zenean Habsburgotarren inperioan barneratu zen gaztelua. XVI mendean Janž Khiessl baroiak erosi zuen eta bere izena eman zion. Hurrengo mendeetan ordea esku askotatik pasa zen; Ravbar, Apfaltrer, Auersperg eta Natalis Pagliaruzzi familiak izan ziren bertan.

1913an Estatuak hartu zuen eta 1952an Jože Plečnik arkitektuak berrizte lanak burutu zituen.

Irudi historikoak aldatu


Kanpo estekak aldatu