Kierikkiko zeramika (finlandieraz, Kierikin keramiikka) k.a. 3200. urtean Finlandian sortu zen zeramika mota bat da. Ipar Ostrobotnia eskualdean eratu zen batik bat, Iijoki ibaiaren inguruan eta Botniako badiaren ertzean, eta ustez, erraldoien elizekin lotura estua duen zeramika da. Pöljäko zeramika ez bezala, Kierikkikoa gizarte aberats batek sortu zuela dirudi eta adituek, zuzenean Kordeleztatutako zeramikarekin lotzen dute. Badirudi gizarte hau gaur egungo samien arbaso zela, zeramika honen laginak antzinako samien eremuan aurkitu direlako, Finlandiaren ipar-ekialdean hain zuzen [1].

Kierikkiko ontzia.

Zeramika mota honi, objektuak aurkitutako herriaren izena eman zioten arkeologoek, Kierikki herriarena hain zuzen. Indusketak 1960ko hamarkadan hasi ziren eta ordutik, ontzien zati asko aurkitu dituzte. Ustez, Pöljäko zeramikaren bertsio aberatsagoa dugu Kierikkikoa, izan ere, ontziek apaingarri gehiago dauzkate eta dimentsio handiagoa dute. Gainera, aurkitutako objektuekin batera, anbarrezko bitxi ugari aurkitu dira [2].

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • Kierikki (Alemanez) (Finlandieraz) (Ingelesez)