Khmelnytskyko oblasta

Khmelnytskyko oblasta (ukraineraz: Хмельницька область, translit. Khmel’nyts’ka oblast’) Ukrainako mendebaldeko oblasta da. Ipar-mendebaldean Rivneko oblastarekin du muga, ipar-ekialdean Zhytomyrko oblastarekin, ekialdean Vinnitsiako oblastarekin, hegoaldean Txernivtsiko oblastarekin eta mendebaldean Ternopilgo oblastarekin. 20.645 km²ko azalera du eta 2008an 1.352.834 biztanle zituen[1]. Khmelnytsky hiria da oblast honetako zentro administratiboa.

Khmelnytskyko oblasta
Хмельницька область
Ukraina Ukrainako oblasta
bandera armarria
Administrazioa
Herrialdea Ukraina
HiriburuaKhmelnytsky
Geografia
Azalera20645 km²
Demografia
Biztanleria1352834 biztanle (2008)
Dentsitatea65,5 bizt/km²
Bestelako informazioa
Hizkuntza ofiziala(k)Ukrainera
adm-km.gov.ua/

Hiri nagusiak aldatu

Khmelnytskyko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[2])

Ekonomia aldatu

Khmelnytskyko oblasta aberatsa da mineral baliabideetan. Kareharria eta buztina zementugintzan erabiltzen dira eta kareharria azukrearen industrian. Beste mineral batzuen (grafito, saponita, fosforita, granito) prospekzioak egin dira. Nekazaritzan laboreak, azukre-erremolatxa, patata, barazkiak eta behi zein hegazti-aziendak nabarmentzen dira. Industriako arlo garrantzitsuenak energia produkzioa (Netixyngo indarretxe nuklearra), makinagintza, elikagaien prozesamendua eta eraikuntzako materialen produkzioa dira[3].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu