Khertek Amirbitovna Antximaa-Toka

politikari sobietarra
Khertek Amyrbitovna Antximaa-Toka» orritik birbideratua)

Khertek Amyrbitovna Antximaa-Toka (errusieraz: Хертек Амырбитовна Анчимаа-Тока; Bai-Taiga barrutia, Tannu Uriankhai, Qing dinastia, 1912ko urtarrilaren 1a - Kyzyl, Tuva, Errusia, 2008ko azaroaren 4a) tuvatar eta sobietar emakumezko politikaria izan zen.

Khertek Amirbitovna Antximaa-Toka
Bizitza
JaiotzaKyzyl-Dag (en) Itzuli1912ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Tuvako Herri Errepublika
HeriotzaKyzyl2008ko azaroaren 4a (96 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Saltxak Toka  (1940 -
Hezkuntza
HeziketaEkialdeko Langileen Unibertsitate Komunista
HizkuntzakMongoliera
Tuvera
errusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaTuvako Herri Alderdi Iraultzailea
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Bizitza aldatu

Antximaa Tuvako gaur egungo Bai-Taiga barrutian jaio zen 1912an, gaur egungo Kyzyl-Dag herritik gertu. Hura jaio baino hilabete batzuk lehenago, Qing dinastiak porrot egina zuen, Txinaren agintearekin amaituz. Horren ordez Mongoliako eta Tuvako nobleziaren menpeko Tannu Uriankhai izeneko lurralde independentea eratu zen. Antximaa landa-ehiztari familia bateko hirugarren haurra izan zen. 1918ko udaberrian aita eta ahizpetako bat hil zitzaizkion baztanga izurrite batek jota. Antximaa eta bere beste lau neba-ahizpak amaren ardurapean geratu ziren. Hala ere sei urteko Antxima familiako kide aberatsago batzuenean hazi zen bizimodua ateratzen ikasteko.

1914an Errusiak protektoratua ezarri zuen Tuvan. Hala ere, Errusiako Gerra Zibilaren bataila-eremu bihurtu zen bihurtu zen 1917an. Lurraldea eta Belotsarsk hiriburua batzuetan Armada Gorriaren eta bestetan indar kontrairaultzaileen kontrolpean egon zen. 1920an Tuvako indar kontserbadoreen porrota ondoren, sobietarren aldekoek 1921ko abuztuaren 17an Tuvako Herri Errepublika aldarrikatu zuten, hain zuzen ere 1926 urtera arte Tannu Tuva izenez ezaguna zen errepublika. Sobietarrek lagundutako gobernu berriak hezkuntzarako aukera eta eskaintza nabarmen handiagotu zuen Tuvan. Beraz, tuvatar asko, baina batez ere emakumeak, alfabetatu gabekoak zireneko garai hartan, Antximaak mongolieraz idazten eta irakurtzen ikasi ahal izan zuen. 18 urte zituenean, tuveraren lehenengo alfabeto nazionala indarrean jarri zen eta hura ikasi zuen lehenengo pertsonetako bat izan zen. Ondorioz, estatuak Antximaa kontratatu zuen hizkuntza irakasteko.

1940ko apirilean Tuvako Herri Errepublikako Khural Txikiko (hau da, bertako parlamentua) presidente bilakatu zen. Era horretan, jaraunspenik gabe estatuburutza lortu zuen Aro Garaikideko munduko lehenengo emakumea izan zen. Hala ere, gertaera garrantzitsu horrek ez zuen oihartzun handirik izan nazioartean. Alde batetik, herrialde apur batzuk baino ez zuten Tuvako Herri Errepublikak aintzatetsi. Bestetik, Tuva hain herrialde isolatua izanik, informazio gutxi ateratzen zen Sobietar Batasunetik. 1940an ere, Antximaak Tuvako Herri Alderdi Iraultzaileko idazkari nagusia zen Saltxak Toka hartu zuen senartzat. Ezkondu eta gero, komunisten eta iraultzaileen artean ohikoa zen moduan, bere ezkongabeko abizena erabiltzen jarraitu zuen eta 1973an senarra hil zitzaion arte, ezkon-abizena hartu zuenean.

Antximaak bere sobietar homologo Mikhail Kalininekin posta-truke oparoa izan zuen. Bere agintaldia Gerra Patriotiko Handiarekin kointziditu zuenez, Antximaak Sobietar Batasuna alemaniar nazien inbasiotik babesten laguntzeko baliabideak eta giza-indarrak bidali zituen. Handik bi urtera, tuvatar infanteria-erregimentu eta zalditeria-eskuadroi bana Armada Gorrian zerbitzatzen hasi ziren. Gainera, errepublikaren ekonomia gerrarako bideratu zuen. Tuvatarrek Moskurekin zuten lerradura sendotu zuten, alfabeto zirilikoa hartu zuten tuveraren alfabeto latinaren ordez, gizartea eta ekonomia errusiartu ziren, eta politika stalinistaren aurkako oposizioa amaitu zen. 1944an Tokak eta biek, Tuvako Herri Errepublikaren anexioa eskatu zuten Sobietar Batasunaren kide izateko. Sobietarrek anexioa onartu zuten baliabide mineralengatik eta eskualdeko Mongolia eta Txina arteko tirabira geopolitikoekin amaitzeko. 1944ko azaroan Tuvak estatu burujabe izateari utzi zion.

Kanpo estekak aldatu