Khentkaus I.a edo soilik Khentkaus, Antzinako Egiptoko erregina bat izan zen, Dyedefhor faraoiaren alaba eta Shepseskaf faraoiaren emaztea. Hala ere, batzuk diotenez, Mizerinoren alaba, Userkafen ama edo emaztea eta Sahura eta Neferirkara Kakai faraoien ama da, azken hiru hauek, Egiptoko V. dinastiako faraoiak izan zirelarik. Edozein kasutan, printzesa hau, Egiptoko IV. dinastiako azken faraoien eta Egiptoko V. dinastiako lehenen arteko lotura da, hauei, euren berehalako aurrekoekin senidetuz, legitimitate dinastikoa ematen dielarik.

Khentkaus I.aren piramidea Gizan.
Bere hilobian grabatutako Khentkaus I.a erreginaren erretratua.

Bere hil gurtzak, denbora asko iraun zuen, Abusirren piramide txiki bat baitzuen, Neferirkararen piramidetik hegoaldera. Bazuen, baita ere, hilobi monumental bat Gizan, piramide mailakatu egitura batekin.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Khentkaus I.a