Kevin Edward McHale (Hibbing, Minnesota, Ameriketako Estatu Batuak, 1957ko abenduaren 19a) saskibaloi jokalari ohia da.

Kevin McHale
Bizitza
JaiotzaHibbing (Minnesota)1957ko abenduaren 19a (66 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaHibbing High School (en) Itzuli
Minnesotako Unibertsitatea
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria eta saskibaloi entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Houston Rockets-
Minnesota Timberwolves-
Boston Celtics-
Minnesota Golden Gophers men's basketball (en) Itzuli1976-1980
Draft NBA Boston Celtics
 
Posizio edo espezialitateahegal-pibota
Pisua210 libra
Altuera208 zentimetro
IMDB: nm1652335 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

McHale 1,75 metro garai zen institutua hasi zenean, eta institutua amaitu zuenean 2,08 metro neurtzen zuen. Bere institutuko saskibaloiko entrenatzaileak, Gary Addingtonek, McHale gazteari lagundu zion orekarekin eta koordinazioarekin. Gero, buruz buruko ariketan hobetzen lagundu zion.

Minnesotako institutuan jokatu zuen Michael Thomsonekin. Senior kategorian zegoenean, bere lehenengo urtean, partida batean, 17 puntu, 8 errebote eta % 57 asmatze estatistikak lortu zituen jaurtiketetan.

McHale profesional gisa Boston Celtics taldean hasi zen jolasten seigarren jokalari moduan. Hor lortu zuen 81. urteko eraztuna. Rookie moduan, 10 puntu, 4 errebote eta 2 txapel ipini zituen.

Bi urte eta gero, partida batean, 36 minutu jolastu zuen, eta denbora horretan 18 puntu, 7 errebote eta %56 asmatze-estatistika jaurtiketetan lortu zituen eta zenbaki horiekin All-Start Gamen atera zen. Denboraldi honetan, Celticsek beste eraztun bat irabazi zuen, Los Angeles Lakersen kontra

Baina, McHalen aurrerapena ez zen gelditu. Hobetzen jarraitu zuen. Hurrengo denboraldian, 1984-85 urtean, partida batean, 20 puntu eta 9 errebote lortu zituen, eta denboraldi hartan bere taldeak 63 garaipen lortu zituen. Hurrengo denboraldian, batez beste 26 puntu eta 10 errebote partidako lortu zuen.

Hurrengo denboraldian, lesionatzen hasi zen. 1987an Lakersen kontrako final bat jokatu zuen baina Kevin ezegonkor zegoen. Finala amaitu zenean, min handia zuen eta joko-aretotik ateratzeko muletak eta gurpil-aulkiak erabili behar izan zituen. Hala eta guztiz ere, egun hartan 40 minutu jokatu zituen. Gero ebakuntza egin zioten eta badirudi ez zela inoiz berriro %100 egon.

Hurrengo urteetan, lesioen aurka borratu egin zuen. Gero, halako batean, Larry Bird eta Kevin McHale batera lesionatu egin zirenean, Detroit Pistons eta Chicago Bulls izeneko bi taldeak NBAko garaileak bihurtu ziren.

1989-90 denboraldian berriro ere Kevinek gora egin zuen, batez beste 20 puntu eta All-Star Gamera igo zen berriz.

1992-93 denboraldian bere azken denboraldi izan zen; 35 urterekin erretiroa hartu zuen.

1994ko martxoaren 30ean, Celtics taldeak McHalen kamiseta baztertu zuten. Eta hor amaitu zen Kevin McHalen karrera.