Keta Ghanako Volta eskualdeko herria da. Volta ibaitik ekialdera, Beningo mugatik gertu dago.

Keta
Keta
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Ghana
Region of GhanaVolta Region
District of GhanaKeta Municipal District
Izen ofizialaKeta
Jatorrizko izenaKeta
Geografia
Koordenatuak5°55′N 0°59′E / 5.92°N 0.98°E / 5.92; 0.98
Map
Demografia
Biztanleria22.739 (2012)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakBojador
Artikulu hau Ghanako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Keta (argipena)».

Historia aldatu

Keta Anlo Ewe etniako jendeak populatu zuen XVII. mendean, Ewe herriaren azpitalde batek.[1]

Garai kolonialean, Danimarkaren Afrikako jabetzetako bat izan zen. 1784an, Fort Prinzenstein gotorlekua eraiki zuten bertan, esklaboen salerosketarako, 1804. urtera arte izan zuen funtzioa. 1850. urtean Ketako gotorleku hau eta herria bera britainiarrei saldu zioten daniarrek[2].

Ghana independentean Udal Barruti bateko hiriburua da Keta, eta herriak izendatzen du halaber Parlamentuko barruti bat, herrialdearen ekialdea hartzen duen eskualdea, oro har Ewe mintzairako eskualdea, Beninekin mugan.

   
Ketako udal barrutia, eta Parlamentuko barrutia.


Natura aldatu

Herriaren izen bereko Keta aintzira gazia dago herritik gertu. Ghanako aintzira handiena da 300 km2-ko ur azalerarekin. 1.200 km2-ko hezegune babestu baten parte da . Hegazti migratzaile ugari gelditzeko lekua da eta itsas dortoken haztegia ere badu[3].

Herriaren zati batzuk itsasoaren higadurak suntsitu zituen 1960 eta 1980 urteen artean.

Erreferentziak aldatu

  1. Amenumey, D. E. K. (1968) "The Extension of British Rule to Anlo (South-East Ghana)" The Journal of African History 9(1): pp. 997–117; JSTOR copy
  2. (Ingelesez) «The Keta Fort (Fort Prinzenstein)» Modern Ghana (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).
  3. «Keta Lagoon Complex Ramsar Site» www.fcghana.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).

Kanpo estekak aldatu