Keruskoak antzinako germaniar herri bat izan zen. Euren jatorria, itxuraz, oraingo Alemaniako Osnabrück eta Hannover herrien artean zegoen, gutxi gora-behera.

Lehen aipamenak aldatu

Julio Zesar erromatar jenerala izan zen herri honi buruzko lehen aipamena egin zuena, bere, De Bello Gallico liburu ospetsuan. K.a. 53. urtean, Rhin ibaia zeharkatu zuen, suebotarrak zigortzeko, hauek, laguntza tropak bidali baitzizkieten treberistarrei. 41 urte geroago, erromatarrek, herri hau eta beste batzuk domeinatu ahal izan zituzten denbora batez. K.a. 8. urtean, keruskoak Segestes eta Arminio artean banatu ziren. Lehenengoaren alde zeudenak, Erromaren aldekoak ziren, eta bigarrenaren alde zeudenak, Erromaren aurkariak. Azkenik, Arminiok irabazi zuen.

Teutoburgoko oihaneko gudua aldatu

Urte batzuk Erromatar inperioaren barnean pasa ondoren, eta Arminioren agindupean, keruskoek, beste herri batzuekin batera (sukanbroak, katoak, marsoak...) Erromaren aurkako lehen erasoa prestatu zuten. Augustok Varori eman zion Germania Magna behin betiko erromatar probintzia bihurtzeko lana. Baina Arminiok berehala engainatu zuen, eta Teutoburg basoan, Varo, bere gudaloste osoarekin batera, txiki-txiki egina geratu zen.

Ondoren, Germaniko saiatu zen lan berean. 15. urtean, keruskoen aurkako kanpaina bat hasi zuen, Segestesen deiadarraren ondorioz, Arminiok setiaturik baitzuen. Gudu honetan, Segestes, Thusnelda eta beste hainbat Erromaren aldeko kerusko askatuak izan ziren. Hurrengo urtean, Idistavisoko gudu ospetsuan, erromatarrek irabazi zuten. Baita bi urte geroago ere, 18an, Angribariar Harresien Guduan. Baina erromatarrek ezin izan zuten Arminio harrapatu. Hurrengo urtean, 19an, Adgandestriok, katoen buruzagi batek, Arminio hiltzeko pozoia eskatu zien erromatarrei, baina hauek uko egin zioten eskariari, Erromak, bere mendekua armen bidez eta ez trikimailuekin hartzen zuela erantzunez.

II. mendean, Hadriano enperadoreak, limes bat eratu zuen Rhin eta Danubio ibaien artean geratzen zen irtenunean, Dekumandar Zelaiak izena hartu zuena.

Kanpo estekak aldatu