Ken Thompson

informatikako aintzindaria, Unix sistema eragilearen sortzailea, Ameriketako Estatu Batuetan jaioa

Kenneth Lane Thompson (New Orleans, Louisiana, Ameriketako Estatu Batuak, 1943ko otsailaren 4a), Ken Thompson izen-deiturez ezagunagoa, informatikako aitzindaria da. Bere lana B programazio lengoaiarekin eta UNIX sistema eragilearen eta 9. Planarekin Bell laborategietarako. Thompsonek, Dennis Ritchierekin batera, UNIX sistema eragilea sortu zuen.

Ken Thompson

Bizitza
JaiotzaNew Orleans1943ko otsailaren 4a (81 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn 1965) Zientziatan graduatua
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn 1966) Master of Science (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakprogramatzailea eta informatikaria
Enplegatzailea(k)Bell Labs  (1966 -  2000)
Google  (2006 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ingeniaritzako Akademia Nazionala
cs.bell-labs.co… eta 9p.io…

Bizitza aldatu

1965ean zientzietan lizentziatu zen eta 1966an ingeniaritza elektrikoko eta informatikako masterra lortu zuen Kaliforniako Unibertsitatean.

1960ko hamarkadan, Thompsonek eta Dennis Ritchiek Multics sistema eragilea landu zuten. Multics idazten ari zen bitartean, Thompson-ek B programazio lengoaia sortu zuen, bere emaztea bezala, Bonnie izendatu zuen. Bai Thompsonek, bai Ritchiek Multicsen garapena bertan behera utzi zuten, gero eta konplexuagoa zelako, eta 1969an UNIX sistema eragilea sortu zuten. Thompsonek B programazio lengoaia ere diseinatu zuen, C aitzindaria.

1992ko irailaren 2an, UTF-8 karaktere kodea asmatu zuen Rob Pikerekin batera, baina ez zen ofizialki aurkeztu 1993ko urtarrila arte, San Diegoko kongresuan.

Joseph Condonekin batera, Belle sortu zuen, xake-ordenagailuetarako hardware eta softwarea. Geroago, John Roycroft xake adituaren laguntzarekin, Thompsonek CD-ROMean banatu zituen bere lehen emaitzak.

Thompsonen programazio estiloak eragin handia izan du beste programatzaile batzuetan.

2000. urtearen amaieran, Thompson Bell laborategietatik erretiratu zen, Entrispheren lan egiten zuen 2006. urtera arte. Gaur egun, Googlen lan egiten du, Go hizkuntzaren garapenean.

Sariak aldatu

  • Turing Saria (1983), Dennis Ritchierekin batera. Sistema eragileak orokorrean garatzeari eta bereziki UNIX sortzeari egindako ekarpenengatik.
  • Estatu Batuetako Teknologiaren Domina Nazionala (1999).
  • IEEEko Tsutomu Kanai Saria (1999).