Keith James Laidler (Liverpool, Ingalaterra, 1916ko urtarrilaren 3a - 2003ko abuztuaren 26a) britainiar kimikaria izan zen.

Keith James Laidler
Bizitza
JaiotzaLiverpool1916ko urtarrilaren 3a
Herrialdea Kanada
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza2003ko abuztuaren 26a (87 urte)
Hezkuntza
HeziketaPrincetongo Unibertsitatea
Trinity College, Oxford (en) Itzuli
Liverpool College (en) Itzuli
Tesi zuzendariaHenry Eyring (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Joseph Weber (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria
Enplegatzailea(k)Amerikako Unibertsitate Katolikoa
University of Ottawa (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society of Canada (en) Itzuli

Bere jaioterrian eta Oxford eta Princetongo unibertsitateetan ikasi ondoren, kimika-irakasle izan zen Ottawako Unibertsitatean. Entzimen kimikan eta beste prozesu biokimikoetan aditua zen, eta aitzindari izan zen zinetika kimikoaren eta konplexu aktibatuaren teorien alorretan. Argitalpen ugariren egile izan zen, besteak beste: Chemical Kinetics (1950, Zinetika kimikoa); Chemistry of Enzymes (1954, Entzimen Kimika); Reaction Kinetics (1963, Erreakzio Zinetika); Principles of Chemistry (1966, Kimikaren hastapenak); Theories of Chemical Reaction Rates (1969, Erreakzio kimikoen lastertasunei buruzko teoriak); The Chemical Elements (1970, Kimika osagaiak); eta The World of Physical Chemistry (1993, Kimika Fisikoaren mundua). Hainbat sari jaso zituen, horien artean Kanadako Royal Society elkartearen Tory eta Centenary dominak. 1981az geroztik kimika-irakasle emeritua izan zen Ottawako Unibertsitatean.

Erreferentziak aldatu