Keith Haring, (1958ko maiatzaren 4a, Reading (Pensilvania) - 1990eko otsailaren 16a, New York), 80ko hamarkadako artista garrantzitsua izan zen New Yorkeko kaleetako kulturan.

Keith Haring

(1986)
Bizitza
JaiotzaReading (Pennsylvania)1958ko maiatzaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaPittsburgh
New York
HeriotzaManhattan1990eko otsailaren 16a (31 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: HIESarekin loturiko arazogatik hildakoa
Hezkuntza
HeziketaKutztown Area High School (en) Itzuli
Art Institute of Pittsburgh (en) Itzuli
(1976 -
School of Visual Arts (en) Itzuli
(1978 -
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Irakaslea(k)Bill Beckley (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, idazlea, marrazkilaria, ekintzaile soziala, bitxi diseinatzailea, argazkilaria, artista grafikoa, eskultorea, muralist (en) Itzuli, umorista grafikoa, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta grafiti artista
Lantokia(k)New York
Amsterdam eta Paris
Lan nabarmenak
InfluentziakWilliam Burroughs
MugimenduaKaleko artea
Arte garaikidea
Izengoitia(k)Haring, Ḳit‏
Genero artistikoaArte figuratiboa
social-artistic project (en) Itzuli

haring.com
IMDB: nm1042818 Musicbrainz: e865b9fb-1cf3-480c-afbf-4767e556f7f4 Discogs: 1579623 Find a Grave: 3479 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Nahiz eta 1958ko Maiatzaren 4an Readingen jaio (Pensilvania), Kutztownen (Pensilvania) koskortu zen. Oso txikitatik interesatu zitzaion artea.1976tik 1978ra arte artea ikasi zuen The Ivy School of Professional Arten.

1980an, graffitiak egiten hasi zen. Errotuladore batekin New Yorkeko metroan, iragarkien gainean marrazkiak egiten baitzituen. Geroxeago klariona zuri batekin atzealde beltzetan marrazkiak egin zituen han ere. Jabetza publikoa kaltetzeagatik atxilotu zuten behin baino gehiagotan.

1982an, New Yorkeko Tony Shafrazi galerian, bere lanen lehen erakusketa egin zuen.

1986an, Berlingo harresiko atal bat margotu zuen. Urte horretan, Pop Shop deituriko denda ireki zuen non bere produktuak saltzen zituen.

1989an, Keith Haring Fundazioa sortu zuen gizarte-arazoekin bukatzeko asmoarekin. Baina, 1990an, New Yorken zendu zen HIESak jota.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Keith Haring